2012eko otsailak 04

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Usurbil, osasuna atez ate

Egungo gizartean dugun arazo larrienetakoa da hondakinena, eta horri irtenbidea topatzea da eskuartean dugun erronka. Usurbilen, ohitura aldaketa txiki eta erraz batekin, lortu egin dugu: ohiko edukiontzi sistema alde batera utzita, egun, hondakinak atez ate biltzen ditugu.

Atez ateko bilketa da hondakinak kudeatzeko modurik onena, gure osasuna eta ingurugiroa arriskuan jartzen ez dituen sistema bakarra baita, eta usurbildarron lehentasuna gure eta gure ondorengoen osasuna da.

Atez ateko bilketari esker birziklatze-mailak irauli egiten dira eta, beraz, ez da zaborrik sortzen. Usurbilen, hondakinen %28 birziklatzetik %82 birziklatzera heldu gara. Gainera, sortzen dugun errefusa apurra aise eta zentzuz kudeatzeko modukoa izatea lortu dugu. Atez atekoa hondakinak biltzeko sistema eraginkorra eta iraunkorra da, eta zabortegi kutsagarriak zein erraustegi toxikoak ez direla beharrezkoak frogatzen du.

Usurbildarrok, elkarlanean, hitzetatik ekintzetara pasatu gara. Elkarlanean dago atez ateko bilketaren arrakastaren gakoa eta horren isla dira lortutako emaitzak. Guztiona da gure hondakinen eta gure osasunaren ardura, guztiok gara arazoaren zati eta irtenbidearen parte.


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa