| Kantu-jira kalez kale |
|
|
|
|
|
|
|
Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake
2012ko lehen entsegua, urtarrilaren 10ean izango da; Udarregi ikastolan, 18:30etatik 19:30etara.
Duela hiru urte, 2009ko urtarrilaren 13an (lehen entsegua), hasi ziren Usurbildar batzuk herrian kantu giroa sortuz euskal kantuak suspertzeko asmoarekin. Ordutik hona hainbat ekimen burutu dute: Hileroko Kantu Jira, asteartero kantu entseguak, Kantu Afariak eta Bertso Kantu Jira Afariak besteak beste. 2012.urteari ere gogoz ekingo diote. Helburua Euskal Kantuak ikasi eta bultzatzea da, herrian euskal kantuenganako giroa sortzea euskal kantuen transmisioa bideratuz, kantuz aritzeko gizakiok dugun gozamenezko bertutea berpiztea eta kantuari lotuta dauden ekimenak antolatzea. Ez dute inongo abesbatzarik ordezkatu nahi, kantatzea gustuko duen edonork har dezake parte. |
Lekua : Mikel Laboa plazatik irteera Antolatzailea : Usurbilgo Kantu Taldea |
Itzuli
|