2012eko maiatzak 18

Kalteen zenbaketarako informazio bilketa Udaletxean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskaerari jarraituz, iragan asteburuko euriteek eragindako kalteak zenbatzeko zerbitzua martxan jarri du Usurbilgo Udalak. Bertan jasoko dira kaltetuak izan direnen datuak. Informazio bilketa hau egin ondoren, Foru Aldundira eta Jaurlaritzara bideratua izango da Udaletik.

Kontuan izan behar da informazio bilketa honek ez duela inolaz ere ordezkatzen aseguru etxeekin egin beharreko tramiteak. Kaltetua izan den edonork egin behar duen lehenengo lana bere aseguruei kalteen jakinarazpena da.

Udaletxeko harreran burutuko den informazio bilketarako beharrezkoak diren datuak oso xinpleak dira: Kaltetuaren izena eta abizena, telefono zenbakia, kaltetutako ondasuna, kalteen deskribapena, bataz besteko balorazioa eta ondasuna aseguratuta dagoen ala ez zehaztu beharko da.

Zerbitzu berezi honen ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.00tatik eguerdiko 14:00tara izango da eta azaroaren 23ra arte mantenduko da.

IMG_0234


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa