Ostirala, 2011(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 08:16etan

Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak antolatzen ditu. Bertan, bi lanbide jorratzen dira: ile – apainketa laguntzailea eta sukaldari – zerbitzari langilea. 15 – 18 urte bitarteko 52 gaztek parte hartzen dute.
Ikasturtean zehar, ikasleek buruturiko lanak Usurbilgo herriari erakutsi nahi dizkiogu. Era horretan, gazteek egindako lanak eta ekintzak plazaratu nahi ditugularik.
Erakustaldiak bi formatu izango ditu: Argazkiez jositako panelak eta erakustaldi praktikoak.
Argazki bidez erakutsiko dira:
Sukaldari – zerbitzari langile espezialitatean egindako lanak:
- Ile – apainketa laguntzaile espezialitatean egindako lanak:
Argazkiez gain erakustaldi praktikoak ere egingo ditugu. Hara nola, gerturatzen diren herritarrak manikura eta pintxo gozoak probatzeko parada izango dute.
Erakustaldia 2011ko ekainaren 20 ( astelehena ), 21 ( asteartea ) eta 22 ( asteazkena )-an Sutegin jarriko dugu. Goizeko 11:30etatik 13:30ak bitartean.
Beraz, gonbidapena luzatua dago. Gure ikasleek egindako lanak zeintzuk izan diren ikusi, praktikan jarri eta dastatu nahi duen Usurbilgo herritar orori gonbidapena luzatzen diegu.
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |