Asteartea, 2011(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 09:58etan
Hilabete luzetako langintzaren ondoren, Anitzak elkarteak egindako azterketaren nondik norakoak jendarteratuko ditu asteburu honetan Usurbilen. Horretarako, hitzaldiak eta kontzertu/ikuskizunak antolatu dituzte.

Ostegunean hasi eta larunbatera bitartean luzatuko dira jardunaldiak eta honakoa da egitaraua:
Martxoak 31, osteguna
Artzabalgo areto nagusian
19:00 Jardunaldien irekiera.
Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea.
Mahai ingurua: Horrelakoak gara.
Usurbilen egindako jatorri aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko diagnostikoaren aurkezpena.
Pedro Albite. EHUko irakaslea eta Anitzak Ekimeneko kidea.
José Piñas. Usurbilgo Elkartasun Taldeko kidea.
Mª Jose Manzano. Extremaduratik etorritako bizilaguna.
20:00 Eztabaida.
Udarregi Ikastolako liburutegian
18:00 Mahai ingurua: Hik ikasi, guk hasi eta denok hazi.
Hezkuntza-sistema, kultura eta euskara.
Markos Nanclares. Aniztasunaren trataeran irakasle aditua.
Marije Imaz. Udarregi Ikastolako Zuzendaria.
Fatimetu Hamadi. Saharatik etorritako ama.
19:00 Eztabaida.
Askatasuna plazan
23:00 Kontzertua eta ikuskizuna.
Bumpada Sound-ek eta Euskal Herria anitza kolektiboak, “Anitzak hitzak” disko berria aurkeztuko dute: hip-hop, break dance, beat box, bertso hop, bideo,...
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |