2012eko maiatzak 18

Potxoeneako lanak azken txanpan sartuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Kiroldegiaren garai bertsuan hasi ziren Potxoeneako lanak ere, eta atzo kiroldegiarekin esan bezala, kultur gune berria izango denaren lanak amaitzear daude. Altuna y Uria eraikuntza enpresa ari da lanak gidatzen eta aste batzuen buruan lanak amaituta izatea espero da. Andatza udal aldizkariaren 5. zenbakian hitz egin genuen Potxoeneak eskainiko zituen zerbitzuez.

Antolaketa

Potxoenea herriko kultur gune nagusia izatea nahi da. Kultur hedapenerako, aisialdirako, informazioa eskuratzeko, kultur ekimenak jaso eta gauzatzeko erreferentzia bihurtzea da asmoa. Erabilera anitzeko lau solairu izango ditu helburu horrekin.

Behealdean duen sotoan, udalaren eta gainerako taldeen materiala bildu nahi da. Lur mailan dagoen solairuan kultur zerbitzuko langileentzako bi bulego izango dira, harrera gelaz gainera. Horrez gain, gela handi bat egongo da ikastaro, tailer edo bilerak egiteko.

Lehen solairuan, taldeen azpiegitura-gela egongo da: bertan, ordenagailua, fotokopiagailua eta bilera-tokia izango dira. Horrez gainera, ekintzetarako gelak ere proposatu dira: ekintza anitzak egiteko bat, eta bestea, ikastaro, tailer eta bileretarako. Bigarren solairuan, azkenik, ekintzetarako hiru gela osatuko dira: gela handi bat eta bi txiki. Elkarteen txokoa, informazio-bulegoa eta kafe-topagune gisa erabiliko den kafetegia izango dira kultur etxearen punturik garrantzitsuenak.


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa