Ostirala, 2011(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 08:16etan

Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak antolatzen ditu. Bertan, bi lanbide jorratzen dira: ile – apainketa laguntzailea eta sukaldari – zerbitzari langilea. 15 – 18 urte bitarteko 52 gaztek parte hartzen dute.
Ikasturtean zehar, ikasleek buruturiko lanak Usurbilgo herriari erakutsi nahi dizkiogu. Era horretan, gazteek egindako lanak eta ekintzak plazaratu nahi ditugularik.
Erakustaldiak bi formatu izango ditu: Argazkiez jositako panelak eta erakustaldi praktikoak.
Argazki bidez erakutsiko dira:
Sukaldari – zerbitzari langile espezialitatean egindako lanak:
- Ile – apainketa laguntzaile espezialitatean egindako lanak:
Asteartea, 2011(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 09:58etan
Hilabete luzetako langintzaren ondoren, Anitzak elkarteak egindako azterketaren nondik norakoak jendarteratuko ditu asteburu honetan Usurbilen. Horretarako, hitzaldiak eta kontzertu/ikuskizunak antolatu dituzte.

Ostegunean hasi eta larunbatera bitartean luzatuko dira jardunaldiak eta honakoa da egitaraua:
Asteartea, 2011(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 11:59etan

Kiroldegiaren garai bertsuan hasi ziren Potxoeneako lanak ere, eta atzo kiroldegiarekin esan bezala, kultur gune berria izango denaren lanak amaitzear daude. Altuna y Uria eraikuntza enpresa ari da lanak gidatzen eta aste batzuen buruan lanak amaituta izatea espero da. Andatza udal aldizkariaren 5. zenbakian hitz egin genuen Potxoeneak eskainiko zituen zerbitzuez.
Astelehena, 2011(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 12:33etan

Egunero-egunero kiroldegia erabiltzen dutenek inor baino hobeto jakingo dute eta denen begien bistara dago kiroldegiko lanak amaitzear direla. Kiroldegia, kanpotik behintzat, itxura berria hartzen hasi da eta hurrengo astetan, ekipamendu berriak erosi eta jarriko dira. Lanik handienak apirilaren amaierarako amaituta egotea espero da.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| 2012-02-04 | 18:30 Santa Ageda bezperako Kantu-eskea |
| 2012-02-09 | 17:00 Hitzaldia: Bizkarrezur-muineko lesioen inguruko informazioa |
| 2012-02-12 | 17:00 Alhambrako giltza |
| 2012-02-18 | 12:30 Inauteri festa |
| 2012-02-21 | 18:00 Zumarteko abesbatzen kontzertua |