Ostirala, 2011(e)ko uztaila(r)en 22-(e)an 11:44etan
Usurbilgo Udalak 2011ko urriaren 17tik aurrera urtebetez lanaldi osoan lan egingo duen iturgin ofiziala kontratatzeko asmoa du. Lanpostu honetan interesa duten hautagaiak, oinarriei atxikitzen zaien eskaera aurkeztu beharko dute udalean abuztuaren 1a, eguerdiko 14:00ak, baino lehen. Informazio gehiago lan-eskaintzak atalean.
Usurbilgo Udalean iturgin-plaza bat bitarteko funtzionarioz betetzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak ikusgai daude webgunean.
Astelehena, 2011(e)ko uztaila(r)en 18-(e)an 08:09etan
Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programarako komunikazio eta gizarte arlorako irakasle-hezitzaile bat kontratatu nahi du, 2011-2012 ikasturterako. 10 hilabetetarako kontratua izango da lanaldi erdira, eta Atalluko tailerretan sukaldaritza eta ile-apainketa burutzen ari diren ikasleei arreta eskainiko die. Kontratazio hau irailaren erdialdetik aurrera egitea aurreikusten da.
Lan-eskaintza honetan parte hartu ahal izateko Lanbiden altan egon behar da eta interesatuek www.lanbide.net webean izena eman ahal izango dute, 2011ko uztailaren 28a bitartean.
Irakasle lan-eskaintza honi buruzko informazio gehiago dokumentu atxikian aurkituko du interesa duen orok.
Astelehena, 2011(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 09:35etan

Pertsonal eta kontratazio eta nekazaritza eta ingurumen teknikari lanpostuetarako bezala, arkitekto lanposturako merituen zenbaketa ere egin da.
Merituen erreklamazioa Usurbilgo Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da 3 laneguneko epean.
Ostirala, 2011(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 18:54etan

Honenbestez, eta oposaketa fasea amaituta, pertsonal eta kontratazio teknikari lanposturako merituak zenbatu dira eta honakoa da azken emaitza.
|
|
OPOSAKETA |
LEHIAKETALDIA |
GUZTIRA |
|
|
IZANGAIAK |
|
Administrazioan |
Ikastaroak |
|
|
NA 44.165.901J |
59,30.- |
3,2.- |
1,00.- |
63,5.- |
|
NA 72.581.700W |
65,98.- |
1,2.- |
-- |
67,18.- |
Merituen erreklamazioa Usurbilgo Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da 3 laneguneko epean.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |