Osteguna, 2011(e)ko abuztua(r)en 04-(e)an 09:17etan
Igandean hasiko da Donostiako 72. Musika Hamabostaldia.
Hamabostaldiaren barruan, abuztuaren 7an, igandean, 20:00etan Usurbilgo Salbatore Elizan kontzertua izango da. Alessandro Bianchi musikari italiarrak musika erromantikoari lotutako organo kontzertua eskainiko du.
Abagune egokia izango da Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoaren soinu-aukera izugarriez gozatzeko.
Abuztuaren 10ean, asteazkenean, bestetik, organo eskola bat emango da Usurbilen. Alemania, AEB, Brasil, Belgika, Frantzia, Japon eta Espainiako hainbat organojole arituko dira eskolak ematen, eta, besteak beste, Usurbilgo Salbatore parrokia izango da eskolak emateko baliatuko den tokietako bat.
Informazio gehiago Musika Hamabostaldiko webgune ofizialean aurkituko duzu.
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |