Ostirala, 2012(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 08:25etan
Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen parte-hartzearekin egindako kanpainak. Kasu honetan gazteek gidabaimena euskaraz atera zezaten ideiarekin, Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek egitasmoa jarri zuten abian orain bi urte. 2011n gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen. Atzo eguerdian, Usurbilgo Artzabal egoitzan egin ziren zozketak.
Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 10:00etan

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 14. Edizioa da—, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira katalogoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.
Usurbilgo Udaleko Euskara Zerbitzuak egun hauetan banatu du Katalogoa 16 urtez beherako haur eta gazteen artean.
Katalogoak euskarazko jostailu eta jokoak, aldizkariak, komikiak, liburuak, musika, dvd filmak... biltzen ditu.
Paperezko edizioan, Eguberri aurre honetan, Euskal Herrian zehar 200.000 ale inguru banatuko dira.
www.katalogoa.org Interneteko atarian, ordea, paperezko bertsioan baino produktu gehiago aurkituko dituzu, erraz eta azkar bilatzeko moduan!
Igandea, 2011(e)ko azaroa(r)en 06-(e)an 00:00etan

Abizenak euskarazko grafiaz jartzea oso erraza da. Hori bultzatuz Udaleko Euskara Zerbitzuak zein urrats eman behar diren azalduz eskuorri batzuk banatu ditu. Agiri hauek aurkeztu behar dira Usurbilgo Bake Epaitegian:
- Errolda agiria. Udaletxeko bulegoetan egiten dena.
- Jaiotzagiri literala: Herriko Bake Epaitegian egiten dute. (Donostian erregistratuta daudenek Donostiako Erregistro Zibilera joan behar dute.)
- NANaren fotokopia
- Familia liburua (Ezkondua egon edo seme-alabarik izanez gero.)
Informazio gehiago Udal Euskara Zerbitzuan emango dizute: 943 371999
Osteguna, 2011(e)ko abuztua(r)en 04-(e)an 09:17etan
Igandean hasiko da Donostiako 72. Musika Hamabostaldia.
Hamabostaldiaren barruan, abuztuaren 7an, igandean, 20:00etan Usurbilgo Salbatore Elizan kontzertua izango da. Alessandro Bianchi musikari italiarrak musika erromantikoari lotutako organo kontzertua eskainiko du.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
| 2012-02-04 | 18:30 Santa Ageda bezperako Kantu-eskea |
| 2012-02-09 | 17:00 Hitzaldia: Bizkarrezur-muineko lesioen inguruko informazioa |
| 2012-02-12 | 17:00 Alhambrako giltza |
| 2012-02-18 | 12:30 Inauteri festa |
| 2012-02-21 | 18:00 Zumarteko abesbatzen kontzertua |