Osteguna, 2011(e)ko abuztua(r)en 25-(e)an 11:21etan
Santixabeletako Jai Batzordeak festetako bideoa eta argazkiak ikusteko deia egin du. Emanaldia irailaren 2an izango da, 22:00etan frontoian.
DVDa Peru Galbetek egin du eta argazkiak, berriz, Ibai Arrietak.
Gustura ikusteko moduko emanaldia izango da, bertan, herriko aurpegi ezagun ugari agertzen baitira. Aurrerapen gisa, hemen duzu Santixabeletako bideoaren laburpena.
Herritarrok aukera paregabea dugu oporren bueltan berriz ere jai giroan elkartzeko!
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |