2012eko maiatzak 18

Bihar ikasleen kantaldia eta igandean Udarregi ikastolaren eguna ospatuko dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udarregi ikastolaren eguna gerturatzen ari da, eta horren seinale da, bihar asteazkenerako, antolatu den kantaldia. Hau igandeko jaiaren aurrekaria izango da eta, baita ere, nolabait, ikasleentzat kurtso amaiera ere bertan denaren abisu. HH5 eta LH5 mailetako ikasleek abestuko dute bihar, horrenbestez, 18:30etan Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean.

Igandean jaia

Aipatu bezala, asteazkenekoa aurrekaria besterik ez da baina. Urtero legez, ekainarekin eta kurtso amaiera gerturatu ahala Udarregi ikastolaren eguna ospatuko baita igandean. Egitaraua honakoa izango du:

09:00-11:30 LH eta DBH ikasleekin jolasak ikastolako patioan

10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan

12:00 HH Jaialdia Kiroldegian

14:30 Bazkaria frontoian eta bazkal ondorengo animazioa


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa