Osteguna, 2011(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 08:20etan

Gaurko, Ekainaren 2ko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Usurbili dagozkien gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko diru-laguntzak emateko oinarriak. Kontsultatu nahi dituenak, eskuragarri ditu hemen.
Eskatzaileak honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:
— Diru-laguntza eskari normalizatua (I. Eranskina).
— Ekintzei buruzko fitxak (II. Eranskina).
— Eskatzailearen NANaren fotokopia.
— Identifikazio Fiskalaren Kodearen kopia (edo NANaren kopia, hala badagokio).
— Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera egotearen eta Ogasuneko betebeharrak betetzearen agiria. (III. Eranskina.).
— Elkarteak ez duela inor baztertzen adierazten duen agiria (IV. Eranskina).
— Estatutuak.
— Banketxe edo aurrezki erakunde batek emandako agiria, non eskaera egin duen erakundea kontu korronte baten titularra dela ziurtatzen den.
Erakundeak ez du zorrik izango Usurbilgo Udalarekin, nahiz eta honi dagokionez, ez den egiaztagiririk aurkeztu behar.
Edozein kasutan, aurre ikusitako ekimenari dagokion dokumentazioaz gain, entitate eskatzaileei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal zaie aurkeztutako ekimena behar bezala baloratu ahal izateko
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |