2012eko maiatzak 18

UEMA eguna Ekainaren 4an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da.

Aurten, Gipuzkoako udalerriei dagokie egun hau antolatzea. Hori horrela, Bergarako Udalak bere gain hartu du lan eta jai egun hau antolatzeko ardura.

Bergarako UEMA eguneko batzordeak “gure hizkuntzak har dezan arnas” hartu du lelo gisa.

Eta Oskorriren abesti hark esaten zuen bezala… bada garaia euskarak har dezan arnas.

2011ko UEMA egun honetan euskarak arnasa hartzeko dituen tokiei eman nahi diegu garrantzia.

Euskarak Bergaran, Adunan, Aramaion eta Leitzan arnasa hartzen du, baita beste hainbat udalerritan ere, eta hori da UEMAk aldarrikatu nahi duena: euskararen arnasgune diren lekuak zaindu eta babestu egin behar dira.

Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2011ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.

Jai izaera horretan hainbat ekintza antolatu ditugu:

10:30. Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea, San Martin plazan.

11:00. Umeentzako jokoak, Ariznoa plazan.

12:30. Ekitaldi instituzionala San Martin plazan, UEMA herrira begira ezagutaraztea.

12:30. Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz, kantu-jira San Martin plazatik.

13:00. Hitz gurutzatuen lehiaketako finala, San Martin plazan.

14:30. Herri-bazkaria, San Martin plazan.

15:30. Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.

16:30. Umeentzako jokoak: puzgarriak...

18:00. Dantzaldia

23:00. Kontzertua, gaztetxean.

Bazkaria 18 euro izango da nagusientzat eta umeentzat 10 euro. Txartelak erosteko aukera izango duzue 946279195 telefonora deituta, UEMAko udaletxeetan edo Bergarako ohiko tokietan.


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa