2012eko maiatzak 18

Gaurtik asteartera, Udajolasen izen emateko tartea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gaur hasi eta asteartera (Maiatzak 24) bitartean, biak barne, Udajolasen izen emateko epea zabalduko da. Gogoratu interesdunek, horretarako, Noauaren egoitzara joan beharko dutela 16:00etatik 18:00ak bitartean.

Lehengoan aipatu genuen gisara, aurtengoan aldaketak izango ditu izen emateak. Lehenik, parte hartzaileen kopurua handitu egin delako, 100 lagunetatik 135era pasatuz, eta bestetik, plazak ez direlako izen ematen den hurrenkeran emango. Horrenbestez, aipaturiko 135 plaza horiek estaltzeko baino lagun gehiagok emango balute izena, maiatzaren 25ean, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan zozketa egingo litzateke.

Behin plaza ziurtatuta dutenean, ondoren egin beharko da ordainketa. Horretarako maiatzaren 30era arteko epea izango delarik. Aurten, ordaindu beharreko kuota 75 eurokoa da, famila ugarietako kideek 60 euro ordainduko dituztelarik.


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa