2012eko maiatzak 18

Nazioarteko II. Zero Zabor jardunaldiak burutuko dira larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bihar, larunbata, eta goizeko 10:30etan Alfonso del Val eta Joan Marc Simonek mahai-inguruan parte hartuko dute. II. Nazioarteko jardunaldietan errauste planten kontrolean (edo kontrolik ezean) eta errausketaren kontra mundu osoan zabalduta dagoen mugimenduaren ezagutzaz arituko dira bi adituak.

Alfonso del Val, madrildarra da, baina zehatz mehatz ezagutzen ditu Euskal Herrian hondakinekin bizi ditugun arazoak. Del Val, dena dela, ezaguna bada "El libro del Reciclaje" liburu klasikoaren egilea da eta, horrez gainera, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, Iruñerrian hondakinen murrizte, berrerabiltze eta birziklatzeko antolatu ziren plan eta egituretan parte hartu zuten sustatzaileetakoa da. Gero, Gipuzkoako Diputazioak PIGRUG famatua onartu zuenean, Ezker Batuak eskatuta haren analisi zorrotza egin zuen: “Insisto, soy verde. Análisis crítico del Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016 y propuesta alternativa ambientalmente más respetuosa”.

Joan Marc Simon Bartzelonakoa da eta Bruselasen egiten du lan, zenbait erakunderen aholkularitzan eta GAIA errausketaren aurkako munduko mugimenduaren Europako ordekaritzan. 2007an Hondarribian mintzatu zen, Ekologistak Martxan taldearen eskutik GAIAk hemen munduko biltzarra ospatu zuenean; orduan puri-purian zegoen Txingudiko errauste planaren proiektua.
Hondakinen eta errausketaren gaietan aditua da Joan Marc Simón, eta artikulu oso mamitsuak plazaratu ditu gai honekin lotuta.

Iazkoaren bidetik

I. Jardunaldiak 2010ko martxoan egin ziren Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen, “Atez Ateko bilketatik Zero Zaborrerako bidean” lelopean. 2009koan konbidaturik etorri ziren Italiatik Rossano Ercolini (Ambiente Futuro) eta Roberto Cavallo (Erica), eta Kataluniatik Josep Maria Tost (Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta), Assumpta Boba (Argentonako zinegotzia) eta Ignasi Puig (ENT).



© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa