2012eko maiatzak 18

Usurbilek %88,60ko portzentaia eman du gaikako bilketan 2010ean hondakinak atez ate kudeatuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakinen gaikako bilketa usurbil

Gaur goizean, Ibon Goikoetxeak, Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikariak, 2010eko Atez Ateko bilketaren datuak aurkeztu ditu. “Hiri hondakinen kudeaketan aitzindaria den herriak”, gaikako bilketan %88,60ko portzentaia  izan duela adierazi du. Iazko otsailaz geroztik, Usurbilek poligono industrial eta merkatalgune handietako (Urbil) hondakinak atez ate jasotzen ditu. Aurretiaz jasotzen ziren komertzio eta herri hondakinei lotzen zaie, horrela, poligonoetakoa, herriko hondakinei erantzun integral bat emanez.

2008an, Usurbilen, atez ateko hondakinen bilketa abiarazi aurretik, hondakinen %28,43 biltzen zen modu selektiboan. 2009ko martxoaren 16an, atez atekoarekin hasi ondotik, %82,33ko birziklatze mailara heldu zen urte hartako batezbestekoa. 2010ean, aldiz, azken datu hori gainditu egin da poligonoen barneratzearekin, hondakinen %88,60 selektiboki kudeatuz.

Hargatik, 2008an, 3.766 tona kudeatzetik, 2010ean, poligono eta merkatalgune handiak barne, 3510 tona kudeatzera igaro da Usurbilgo Udala. Goikoetxeak, kudeaketara industrigune eta merkatalguneak gehituta, “Usurbilek beste urrats bat eman” duela esan du, hiri hondakinen kudeaketa integral bat egiten duen lehen herria dela azpimarratuz.

Atez atekoak informazio gehiago, www.usurbil.net/atezate

 


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa