2012eko otsailak 04
Kultura
Gidabaimena euskaraz atera dutenen artean zozketa egin da

Gidabaimena euskaraz atera dutenen artean zozketa egin da

Ostirala, 2012(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 08:25etan

P2011036 

Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen parte-hartzearekin egindako kanpainak. Kasu honetan gazteek gidabaimena euskaraz atera zezaten ideiarekin, Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek egitasmoa jarri zuten abian orain bi urte. 2011n gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen. Atzo eguerdian, Usurbilgo Artzabal egoitzan egin ziren zozketak.

Gehiago irakurri...

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Udaletxea
Usurbil Ontziratu zaitez! kanpainarekin bat

Usurbil Ontziratu zaitez! kanpainarekin bat

Asteazkena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 08:19etan

Kutxa Ekoguneak bultzatutako Ontziratu zaitez! kanpaina urtarrilaren 28an jarriko da abian Usurbilen, bertako Udalak eta Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartearen eskutik. Guztira, 1.000 ontzi berrerabilgarri banatuko dira urtarrilaren 28tik otsailaren 4ra.

Gehiago irakurri...

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Kultura
Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 10:00etan

Irudia1

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aur­ten­goa 14. Edizioa da—, Euskal Herriko 100 bat udal eta man­ko­mu­nitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira kata­logoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.

Usurbilgo Udaleko Euskara Zerbitzuak egun hauetan banatu du Katalogoa 16 urtez beherako haur eta gazteen artean.

Katalogoak euskarazko jostailu eta jokoak, aldizkariak, komikiak, liburuak, musika, dvd filmak... biltzen ditu.

Paperezko edizioan, Eguberri aurre honetan, Euskal Herrian zehar 200.000 ale inguru banatuko dira.

www.katalogoa.org Interneteko atarian, ordea, paperezko bertsioan baino produktu gehiago aurkituko dituzu, erraz eta azkar bilatzeko moduan!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Udaletxea
2012-01-31n onartutako mozioak

2012-01-31n onartutako mozioak

Ostirala, 2011(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 08:49etan

Udalbatzarrak, 2012ko urtarrilaren 31n egindako ohiko bilkuran, honako mozioak onartu ditu:

-Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: Gipuzkoako Kutxaren ordezkaritza Kutxabank entitatean. Ikusi mozioa

-Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: Sektore Publikoaren erreforma. Ikusi mozioa

-Usurbilgo Ezker Abertzaleak aurkeztutako mozioa: Patxi Segurola herritarraren estradizio eskaera. Ikusi mozioa

-Usurbil Zero Zabor taldeak aurkeztutako mozioa: Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen alde. Ikusi mozioa

 

 

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Udaletxea
Usurbilgo langabezia datu eguneratuak

Usurbilgo langabezia datu eguneratuak

Asteartea, 2011(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 12:44etan

Datu aipagarrienak:

-Usurbilen 2011ko urrian 294 herritar zeuden langabezian erregistratuta.

-Aurreko hilabetearekin (2011ko iraila) alderatuta 15 pertsona gutxiago daude gaur langabezian (% 4,9 jaitsi da). Aurreko urteko urriarekin alderatzen badugu berriz, 17 langabe gutxiago (% 5,5 jaitsi) aurkituko ditugu.

Usurbil eta Buruntzaldea konparatzen baditugu, bi kontu azpimarratuko genituzke; batetik, bietan behera egin arren, azken hilabetean Usurbilen langabezia gehiago jaitsi dela Buruntzaldean baino. Eta bestetik, Usubilen azken urtean langabe kopurua jaitsi dela eta Buruntzaldean gora egin duela. Azken hilabeteetako tendentzia da hau. Azkenik, Usurbil Gipuzkoarekin alderatzen badugu, esan daiteke, Gipuzkoan langabezia azken hilabetean geldirik mantendu den bitartean (gainera, aurreko urtearekin alderatuta igo egin da), Usurbilen beherakada ematen ari dela.

-Langabezia sexuaren arabera: Usurbilen emakumezko gehiago dago langabezian gizonezkoak baino. Langabeen % 53,7a emakumezkoak dira. Beste % 46,3a gizonezkoak. Bi sexuen arteko tartea zabaldu egin da azken hilabetean, hau da, gizonezkoen artean langabezia azkarrago jaisten ari da emakumezkoen artean baino.

-Langabezia adinaren arabera: Usurbileko langabeen ia erdia (% 48,6) 25-44 urte bitartekoa da. % 41,2a 45 urtetik gorakoa eta 10,2a 16-24 urte bitartekoa. Azpimarratu beharrekoa da, gazteen langabezia tasa dela goraka jarraitzen duen bakarra.

-Langabezia sektore ekonomikoaren arabera: Langabeen ia bi heren (% 62,9) zerbitzuen sektorekoa da. Aipagarria ere % 20,7a industriari lotutakoa dela.

Atal honetan datu azpimarragarri bat ikusi dezakegu, hilabete honetan lana aurkitu duten 15 usurbildarretatik 12k zerbitzuen alorrean aurkitu dute. Gainerako 3ak eraikuntzan.

Iturria: http://83.246.72.154/udal/usurbil

Erregistratutako langabeziaren bilakaera.

.png

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Deaialdiak
Gobernuko Subdelegaritzaren oharra

Gobernuko Subdelegaritzaren oharra

Ostirala, 2011(e)ko azaroa(r)en 25-(e)an 10:41etan

IMG_0234

Gobernuaren Subdelegaritzak, martxoaren 18ko 307/2005 Errege Dekretuaren baitan, uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen inguruan jarraibideak eman ditu.

Ikusi jarraibideak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Kontratazioa
"Gure Pakea" eta "Gure Elkartea" jubilatuen lokaletako tabernen erabilpena eta kudeaketa kontratatzeko lizitazio deialdia

"Gure Pakea" eta "Gure Elkartea" jubilatuen lokaletako tabernen erabilpena eta kudeaketa kontratatzeko lizitazio deialdia

Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 08:37etan

Usurbilgo "Gure Pakea" eta "Gure Elkartea" jubilatuen lokaletako hainbat zerbitzu kontratatzeko deialdia egin da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2011ko abenduak 5 (eguerdiko 14:00etan).

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   
Udaletxea
Kalteen zenbaketarako informazio bilketa Udaletxean

Kalteen zenbaketarako informazio bilketa Udaletxean

Osteguna, 2011(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an 08:18etan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskaerari jarraituz, iragan asteburuko euriteek eragindako kalteak zenbatzeko zerbitzua martxan jarri du Usurbilgo Udalak. Bertan jasoko dira kaltetuak izan direnen datuak. Informazio bilketa hau egin ondoren, Foru Aldundira eta Jaurlaritzara bideratua izango da Udaletik.

Kontuan izan behar da informazio bilketa honek ez duela inolaz ere ordezkatzen aseguru etxeekin egin beharreko tramiteak. Kaltetua izan den edonork egin behar duen lehenengo lana bere aseguruei kalteen jakinarazpena da.

Udaletxeko harreran burutuko den informazio bilketarako beharrezkoak diren datuak oso xinpleak dira: Kaltetuaren izena eta abizena, telefono zenbakia, kaltetutako ondasuna, kalteen deskribapena, bataz besteko balorazioa eta ondasuna aseguratuta dagoen ala ez zehaztu beharko da.

Zerbitzu berezi honen ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 9.00tatik eguerdiko 14:00tara izango da eta azaroaren 23ra arte mantenduko da.

IMG_0234

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta
   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-maila | web mapa