Martes, 27 de Julio de 2010 05:37
Lehengo batean iragarri genuen bezala, Santixabel jaietako balorazioa egiteko bilera ospatu zen orain egun batzuk. Aurtengo jaien alde onak eta txarrak jaso nahi ziren, datozen urteko jaietan azken hauei konponbidea emateko.
Horrela, begi onez baloratu zen festen antolaketan herriko talde ugarik parte hartu izana. Bestetik, antolaketan bertan ilusioz jardun izana asko eskertu zuten, eta horrek ekitaldietan bere isla zuela adierazi zuten. Horren adierazgarri izango liratekeelarik, umeen eguneko ekitaldiak edo Usurbilgo harriarekin egin ziren herri kirolak.
Aipatzeko beste atalen artean, txosnak erdigunera ekarri izanak herri kaskoari eman dion bizia eta eguneko jaia berreskuratu izana azpimarratu ziren.
Uztailaren 14an ospatu zen bileran, jaien laburpen gisara egin zen bideo bat ere ikusi ahal izan zen. Hemen haren trailerra eskaintzen dizugu. Ia gustuko duzun!
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |