Jueves, 25 de Agosto de 2011 11:21
Santixabeletako Jai Batzordeak festetako bideoa eta argazkiak ikusteko deia egin du. Emanaldia irailaren 2an izango da, 22:00etan frontoian.
DVDa Peru Galbetek egin du eta argazkiak, berriz, Ibai Arrietak.
Gustura ikusteko moduko emanaldia izango da, bertan, herriko aurpegi ezagun ugari agertzen baitira. Aurrerapen gisa, hemen duzu Santixabeletako bideoaren laburpena.
Herritarrok aukera paregabea dugu oporren bueltan berriz ere jai giroan elkartzeko!
Jueves, 25 de Agosto de 2011 11:16
Santixabelak eta Sanestebango eta Zubietako festak pasata, Atxegaldekoen txanda da asteburu honetan, abuztuaren 26tik 28ra.
Egitaraua ikusita, hara hurbiltzen denak behintzat ez du aspertzeko tarterik izango.
Gora Usurbil eta gora Atxegalde!
Viernes, 15 de Julio de 2011 12:02
Santixabelak amaitu bezala etortzen dira ate joka Sanestebanetako eta Zubietako jaiak. Aurten ere, bi jaiek egitarau oparoa izango dute bertaratu nahi duten guztien gozamenerako.
Zubietako jaiak izango dira lehenengo; uztailaren 23tik 31ra bitarte. Eta jarraian, Sanestebanak ospatuko ditugu abuztuaren 3tik 8ra bitarte.
Ondo pasa jaietan!
Martes, 31 de Mayo de 2011 09:03

Udarregi ikastolaren eguna gerturatzen ari da, eta horren seinale da, bihar asteazkenerako, antolatu den kantaldia. Hau igandeko jaiaren aurrekaria izango da eta, baita ere, nolabait, ikasleentzat kurtso amaiera ere bertan denaren abisu. HH5 eta LH5 mailetako ikasleek abestuko dute bihar, horrenbestez, 18:30etan Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean.
Igandean jaia
Aipatu bezala, asteazkenekoa aurrekaria besterik ez da baina. Urtero legez, ekainarekin eta kurtso amaiera gerturatu ahala Udarregi ikastolaren eguna ospatuko baita igandean. Egitaraua honakoa izango du:
09:00-11:30 LH eta DBH ikasleekin jolasak ikastolako patioan
10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan
12:00 HH Jaialdia Kiroldegian
14:30 Bazkaria frontoian eta bazkal ondorengo animazioa
Página 1 de 5
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |