18 de mayo de 2012

Enplegu sustapena 2010: hezitzaile interkultural lanposturako aurrebaldintzak

Atención, abrir en una nueva ventana. PDFImprimirE-mail

2010eko irailaren erditik aurrera, INEMek eta Usurbilgo Udalak duten hitzarmenaren baitan, Espainiako enplegurako institutuak hezitzaile interkultural baten kontratazioa diruz-lagunduko du. 9 hilabetetarako kontratua izango da lanaldi erdira, eta Atalluko tailerretan (Hasierako Lanbide Prestakuntza programan) sukaldaritza eta ileapainketa burutzen ari diren ikasleei arreta eskainiko die.

Lan eskaintza honetan parte hartu ahal izateko Inemeko Enplegu Bulegoren batetan izen emanda egon beharko dute, lan eskaintza hau redtrabajan publikatu aurretik.

INEM-Udalaren arteko hitzarmenaren barruan diruz lagundutako kontratazioak www.redtrabaja.es orrialdean publikatu eta orrialde honen bitartez kudeatu beharko dira. Beraz, hautaketa prozesuan parte hartu nahi duen edonork Estatuko Enplegu Publikoko orrialde honetan bere kurrikuluma sartu beharko du. Horretarako erabiltzaile eta pasahitzaren eskaera egin beharko du izen emanda dagoen Enplegu Bulegoan.

 

 LANPOSTU HONEN FUNTZIOAK:

 

  • Hasierako Lanbide Prestakuntza programan parte hartzen duten nerabeei orokorrean, eta adin txikiko etorkinei bereziki, arreta eskaintzea, gazte hauen integrazio eta sozializazioa lortze aldera.

  • HLPPko oinarrizko heziketako moduloak ematea, programa honetan matrikulatutako etorkinen beharretara egokituz.

  • Lan taldearekin eta harrera etxeetako hezitzaileekin koordinatzea.

 

BETEKIZUNAK

 

  • Langabetua izatea.

  • Magisteritza, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Langile, pedagogia, psikologia, psikopedagogia,i nterkulturalitate hezkuntzan postgradu titulua izatea.

  • Euskara jakintza: ahozko eta idatzizko maila ona.

 

 Argibiderik edo informaziorik nahi izanez gero, Udaletxeko Garapen Ekonomiko, Enplegu Sustapen eta Hezkuntza sailean galdetu


© Usurbilgo Udala 2010 | Joxe Martin Sagardia plaza, z/g | Tel.:943371951 | e-mail | mapa web