Datu aipagarrienak:
-Usurbilen 2011ko urrian 294 herritar zeuden langabezian erregistratuta.
-Aurreko hilabetearekin (2011ko iraila) alderatuta 15 pertsona gutxiago daude gaur langabezian (% 4,9 jaitsi da). Aurreko urteko urriarekin alderatzen badugu berriz, 17 langabe gutxiago (% 5,5 jaitsi) aurkituko ditugu.
Usurbil eta Buruntzaldea konparatzen baditugu, bi kontu azpimarratuko genituzke; batetik, bietan behera egin arren, azken hilabetean Usurbilen langabezia gehiago jaitsi dela Buruntzaldean baino. Eta bestetik, Usubilen azken urtean langabe kopurua jaitsi dela eta Buruntzaldean gora egin duela. Azken hilabeteetako tendentzia da hau. Azkenik, Usurbil Gipuzkoarekin alderatzen badugu, esan daiteke, Gipuzkoan langabezia azken hilabetean geldirik mantendu den bitartean (gainera, aurreko urtearekin alderatuta igo egin da), Usurbilen beherakada ematen ari dela.
-Langabezia sexuaren arabera: Usurbilen emakumezko gehiago dago langabezian gizonezkoak baino. Langabeen % 53,7a emakumezkoak dira. Beste % 46,3a gizonezkoak. Bi sexuen arteko tartea zabaldu egin da azken hilabetean, hau da, gizonezkoen artean langabezia azkarrago jaisten ari da emakumezkoen artean baino.
-Langabezia adinaren arabera: Usurbileko langabeen ia erdia (% 48,6) 25-44 urte bitartekoa da. % 41,2a 45 urtetik gorakoa eta 10,2a 16-24 urte bitartekoa. Azpimarratu beharrekoa da, gazteen langabezia tasa dela goraka jarraitzen duen bakarra.
-Langabezia sektore ekonomikoaren arabera: Langabeen ia bi heren (% 62,9) zerbitzuen sektorekoa da. Aipagarria ere % 20,7a industriari lotutakoa dela.
Atal honetan datu azpimarragarri bat ikusi dezakegu, hilabete honetan lana aurkitu duten 15 usurbildarretatik 12k zerbitzuen alorrean aurkitu dute. Gainerako 3ak eraikuntzan.
Iturria: http://83.246.72.154/udal/usurbil
Erregistratutako langabeziaren bilakaera.
.
| 2012-05-20 | 11:30 XXI. Sagardo Eguna |
| 2012-05-24 | 17:30 LH5 eta LH6 mailakoen Bertso Saioa |
| 2012-05-26 | 19:00 Kantu-jira kalez kale |
| 2012-05-30 | 18:30 HH5 ET LH5 mailakoen kantaldia |