Txontxongiloak: Erreka mari (2010-03-26)
Euskal mitologiako pertsonaiak hartzen ditu oinarritzat Erreka Mari elezaharrak: ibaiko jeinuak diren lamiak. Ezberdina delako, Erreka Marik jasan behar izaten dituen zailtasunak kontatzen dizkigu antzezkizunak, umorez eat samurtasun handiz.
Non: Bihurri Ludotekan
Ordua: 17:30etan
Antolatzaileak: Kutxa eta Bihurri haur ludoteka.
Taldea: Txontxongilo taldea
Nori zuzendua: 3-6 urte bitarteko haurrei.
Sarrera: doan.
Mintzalagun proiektuaren aurkezpena (2010-03-11)
Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez, euskaraz hitz egitea, horixe da Mintzalagun proiektuaren helburua.
Lagun taldeak astean behin elkartzen dira zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non. Euskaraz hitz egin nahi duen edozeinek parte har dezake, euskara ikasle izan edo ez, hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Euskaraz ondo egiten dutenentzako ere bada, trebatu nahi duenarekin astean behin batuz laguntza ederra ematen duelako.
Antolatzaileak: AEK Etumeta Euskaltegia, Usurbilgo Udala eta Noaua!
Informazio gehiago: 943372001 edo 943360321