Home » Destakatuak

Usurbilgo alkateak 6 urteko moratoria eskatu dio Diputazioari atez atekoa Gipuzkoa osora zabaltzeko

2010 otsaila 16 Ez dago iruzkinik

100211-moratoria-xm8Xabier Mikel Errekondok eurrausketa programa sei urtez atzeratzea eskatu dio Diputazioari.

Gipuzkoako ahaldun nagusi den Markel Olanori “usurbildarrak egiten ari diren lana kontuan hartzeko eta atez ateko bilketari nahiz Gipuzkoa osoari aukera bat emateko” eskatu dio. Errekondoren hitzetan, “onartezina da erraustegia bezalako makro-poiektuetan 400.000 euro, lehengo 67.000 milioi pezeta inguru, gastatzea. Are onartezinagoa, egitasmo horrek herritarren osasunari eta ingurumenari kalte egingo badio”.

Atez ateko hondakinen bilketak ematen dituen emaitzak frogatu dituzte Usurbilen bertan eta munduko hainbat txokotan. Horregatik, “moratoria atez atekoa Gipuzkoa osora zabaldu ahal izateko eskatzen dut. Orain arteko emaitzek eta esperientziak posible dela erakusten dute eta egun dugun arazoa konpontzeko irtenbidearen aurrean gaude”. Usurbilgo alkatearen iritziz, herritarrak dira arrakastaren giltza eta ez tratamendu finalistak. “Herritarrak dira dugun punta-puntako teknologia, eta ez erraustegia”.

Moratoriaz gain, Errekondok Batzar Nagusietan gaia jorratzeko eskaera egingo duela eta Markel Olano ahaldun nagusiarengana zuzenean joko duela adierazi du.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: