Home » Azpiegitura, Osasuna

Urriaren 13an itxi zuten ofizialki San Markosko zabortegia

2008 urria 16 2 Iruzkin

San Markoseko zabortegia urriaren 13an itxi zuten ofizialki agintariek. Hala ere, kamioien joan-etorriek jarraitu egingo dute San Markosen dagoen transferentzia-plantan banatuko baita Gipuzkoako gainerako zabortegietara bideratuko diren hondakinak.
Horrela, hainbeste kexa eta arazoen iturri izan den zabortegia ixteagatik guztiak poztu arren, San Markoseko Mankomunitateko presidente Ricardo Ortegak gogorarazi zuen “hondakinen arazoa oraindik konpondu gabe dagoela”. Bere hitzetan, hiri hondakinen arazoari «errotik» heldu behar zaio eta horretan ari da San Markoseko Mankomunitatea Usurbilgo udalarekin batera.
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko gaur egungo bilketa sistema aldatu eta hondakinen %80 birziklatzea lortu behar da. Horrela, ez litzateke ia zaborrik sortuko eta, beraz, ez litzateke ez zabortegi handi ezta errauste-plantarik ere beharko.
San Markoseko mankomunitateko gaur egungo arduradunek eta Usurbilgo udalak atez ateko bilketa-sistema bultzatuko dute beraien iritziz hori baita ingurumena eta osasuna hobekien zaintzeko konponbidea. Hori bai, esperientzia horren ostean, mankomunitateko gainerako udalerrietan ere atez ateko gaikako bilketa sustatuko dutela berretsi zuen Ricardo Ortegak.

2 Iruzkin »

  • Lander (e)k dio:

    Ondo dago San Markoseko zabortegia ixtea, baina argi dago hondakinen arazoa ez dela hor amaitzen. Nik hasi besterik ez dela egiten esango nuke.
    Usurbilen atez ateko bilketarekin hasiko dira eta poztu egiten naiz horregatik, baina horrekin ere ez da ba, nahikoa izango. Gipuzkoako gainerako herriek hondakinen %20 bakarrik birziklatzen badugu zabortegiak eta erraustegiak beharko dira. Usurbildar ez garenek gure udalei ere atez ateko sistema jartzeko eskatu behar genieke.

  • Herrikua (e)k dio:

    Hemendik aurrera ate aurrian zabortegi txiki bana izango deu. Zertarako bihar deu San Koxme!

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: