Home » Emaitzak, Parte-hartzea

Bilketa poligonoetan

2008 abendua 11 Ez dago iruzkinik

Industriek bi motatako hondakinak sortzen dituzte, hondakin industrialak eta etxeko hondakinen pareko diren hondakin industrialak.
Usurbilgo udalerriak etxeko hondakinen pareko diren hondakin industrial hauek soilik jasoko ditu eta ez industrialak, azken hauek baimendutako enpresek kudeatuko dituzte.
Usurbilgo udala San Markoseko Mankomunitatearekin elkarlanean Usurbilgo poligonoetako hondakin industrialen sorreraren diagnostiko bat egiten ari da egoera erregulatzeko eta hondakin mota bakoitzaren kudeaketa modua erabakitzeko.
Industrial guztiak deituko dira diagnostiko honen emaitzen aurkezpenera.

Nola funtzionatzen du etxeko hondakinen pareko diren hondakin industrialen bilketak?

Dagoeneko poligonoetan egiten ziren papera eta kartoiaren bilketa selektiboaz gain hondakin organikoen bilketa selektiboa gehitzen da (2001eko urtarrilaren 1etik legez derrigorrezkoa zena), berau garbia, orain arte bezala nahastu gabe.
“Inerteen” bilketa beste bi bilketengatik ordezkatzen da: bat plastikoena, gehien bat film plastikoa eta polietilenoa, eta beste bat erreusarena (garbiketetako hautsak, zigarro hondarrak, hautsontzi apurtuak, etab.)
Paperaren, plastikoaren, erreusaren eta zati organikoaren bilketa frakzio bakoitzaren ordainketa sortutako kiloen eta jasotako bilketa zerbitzu kopuruaren araberakoa izatea ahalbidetzen duten ontzi estandarizatuen bidez egingo da. Azalera araberako tasa sistema baztertu egingo da.

Egutegia
Partehartze saioetan bilketa maiztasuna handitu zen hamabostaldika izatetik (ekonomikoagoa) astekakoa izatera (zerbitzu handiagoa).
Hondakin organikoen bilketa zerbitzuak bilketaren bideragarritasun ekonomikoaren arabera emango dira.
Taula ikusi

Egutegian aurrikusitako materialak soilik eta nahastu gabe daudenak bakarrik jasoko dira.
Diagnostikoko emaitzen arabera, zerbitzu hauez gain poliespanaren bilketa eta egurraren eta hondakin handien bilketa zerbitzua mantentzea aztertuko da.
Hala nahi duten erabiltzaileek on-line kontsulta zerbitzua kontratatu ahal izango dute kontsulta bidezko fakturazioaren aurretik zerbitzu kopurua eta frakzio bakoitzetik sortzen duten kilo kopurua ezagutzeko udaleko webean bere erabiltzaile izenaren eta pasahitzaren bidez.

Nola ateratzen da zati bakoitza?

Frakzioa Nola ateratzen den
Organikoa

Udaletxeak hornitutako ontzi estandarizatuan (40 y 360l artean aukeratzeko) komertzioaren eta zatiaren identifikaziorako txip bat duena, establezimendu aurrean.

Papera

Udaletxeak hornitutako ontzi estandarizatuan (40 y 360l artean aukeratzeko) komertzioaren eta zatiaren identifikaziorako txip bat duena, establezimendu aurrean.

Kartoia

Tolestatua, establezimentuaren portalean.

Ontzi arinak

Udaletxeak hornitutako ontzi estandarizatuan (40 y 360l artean aukeratzeko) komertzioaren eta zatiaren identifikaziorako txip bat duena, establezimendu aurrean.

Erreusa

Udaletxeak hornitutako ontzi estandarizatuan (40 y 360l artean aukeratzeko) komertzioaren eta zatiaren identifikaziorako txip bat duena, establezimendu aurrean.

Nola eskatu behar ditut ontziak?
Otsailetik aurrera industriak sortzen dituen hondakinen kalkulua eta ondorioz izango duen ontzien eta bilketa zerbitzuen maiztasuna aztertzen laguntzeko informatzaileen atez ateko bisita jasoko du. Gaur egungo ontziak berrerabili ahal izango dira identifikazio eta pisu sistemako txiparen instalazioa posiblea bada.
Bisita hauetako eskarien arabera bilketaren behin betiko egutegia ipiniko da zerbitzu gutxiengoen bideragarritasun ekonomikoa baloratuz.

Noiz hasiko da bilketa?
Industrialei behin betiko egutegia zein den esango zaie gutun batean, non, bilketaren hasiera noiz den ere adieraziko den. Hasieraren aurreko asteetan aurretik eskatutako ontziak jasoko dituzte. Hauekin batera bilketa industrialaren funtzionamentuaren gida bat gehituko da.
Zerbitzuaren hasiera ez da izango 2009ko apirilaren 1aren aurretik.

Informazio gehiagorako:

Informazio bulegoa
Sutegi Kultur Etxea
Irazu kalea, 14 20170 Usurbil
atezate@usurbil.net
Doako telefonoa: 900 776 776

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: