Ekaina, Emaitzak, Materia organikoa »

[2009 ekaina 15 | Ez dago iruzkinik | ]

Organikoa astean hirutan biltzen da atez ate, ordutegi jakin batean: astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan. Udalak doan banatutako 10 litroko ontzi marroian ateratzen dute herritarrek organikoa, eta ontzi hauek atari ondoan jarritako zintzilikatzekoetan ipintzen dituzte. Ontziak nahiz zintzilikatzekoak identifikatuta daude. Bildutako guztia Gipuzkoako Diputazioak kudeazten duen Lapatxeko konpostatzeko plantara (Azpeitia) eramaten da, bertan konpost bilakatzeko.

Garai bateko zabor poltsaren zati handia konpost bihurtuta.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriak zati organikoa modu selektiboan biltzera legez behartuta badaude ere, Euskal Herrian Usurbil da legea betetzen duen udalerri bakarra. Beraz, orain arte, biltzen ez zenez, …

Emaitzak, Martxoa »

[2009 martxoa 18 | 10 Iruzkin | ]
Lehen egunetako bilketa bikaina izan da

Astelehena egun historikoa izan zen. Hiri hondakinak kudeatzeko garai berri bat zabaldu da. Datuei erreparatuz,  astelehenean tona eta erdi hondakin organiko bildu zen. Astelehenean bertan, Diputazioaren esku dagoen Lapatx konpost-gunera eraman zen bildutakoa. Gainera, atez atekoan parte hartu zuten herritarrek euren lana ondo egin zuten astelehenean, jasotakoaren %97a hondakin organikoa baitzen.
Asteartea ontziak biltzeko eguna da. Lehen asteartean, tona bat bildu zen eta San Markoseko birziklatze-plantara eraman zen atez ateko biltzaileek jasotakoa.
Xabier Mikel Errekondo alkatearen esanetan, parerik ez duen arrakasta izan du atez atekoak. Alkateak dioenez, “usurbildarrek ulertu dute denok arazo …

Emaitzak, Otsaila »

[2009 otsaila 27 | Ez dago iruzkinik | ]
El comienzo de la recogida puerta a puerta es cuestión de días

Estamos en la recta final. La recogida puerta a puerta es casi ya una realidad. Para explicar cómo está el proyecto a día de hoy y ante las dudas, inquietudes y peticiones de aclaraciones el ayuntamiento organizó una reunión convocando a los vecinos y vecinas. La reunión se celebró ayer en el polideportivo Oiardo, se reunieron alrededor de 340 personas y el alcalde Xabier Mikel Errekondo explicó detalladamente el porqué de la puesta en marcha de este sistema y sus objetivos. El técnico-asesor Jordi Colomer expuso los diferentes sistemas …

Autokonposta, Azpiegitura, Emaitzak, Otsaila »

[2009 otsaila 10 | Ez dago iruzkinik | ]
396 familias han apostado por el autocompostaje en Usurbil

En dos meses de campaña 396 son las familias que se han inscrito para autocompostar. Todas han recibido el cursillo, y una vez impartido éste ha comenzado el reparto se va a hacer en dos fases. Y el reparto se va a hacer en dos fases, ya que las previsiones del ayuntamiento se han visto desbordadas por el graan número de familias que apuestan por el autocompostaje, es decir, por minimizar los residuos. De este modo, una parte de las familias ya han recibido la compostadora y en breve, …

Osasuna »

[2009 otsaila 7 | Iruzkin bat | ]
“Lehen euroarekin ohitu ginen, honekin ere ohituko gara”

Gaur hasi da Usurbilgo Aginaga auzoan atez ateko bilketa egiteko materialaren banaketa. Dozenaka aginatar hurbildu da pote marroiak eta atez atekoa egiteko eskuliburuaren bila. Horrekin batera, egutegi-imana eta sukaldeko kartela ere banatu dira bilketa modu egokian eta eraginkorrean egin ahal izateko.

Bertaratu diren auzotarrek adierazi dute errauste plantaren kontra egin behar dela eta “denon artean egiteko modua da atez ateko bilketa”. Sistema zaila dela diotenei bizilagun batek esan du lehen euroarekin ohitu ginen bezala honekin ere ohituko garela.

Banaketa gunean Xabier Mikel Errekondo alkatea, Imanol Azpiroz zinegotzia eta Izaskun Txintxurreta udal Ingurumen teknikaria izan dira.