Otsailaren 27 eta 28an egingo da herri galdeketa
Urtarrilaren 20an eskainitako prentsaurrekoan, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketaren data jakinarazi du. Otsailaren 27 eta 28an burutuko da eta jendearen parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin bitarteko guztiak jarriko dira. Hala nola, auzo guztietan mahaiak (guztira 6) eta aurrez bozka emateko aukera eskainiko dira, baldintza batzuen barruan.
Konponbidea herritarren esku
Xabier Mikel Errekondo alkateak, bide horretan, egun horretan bozka emateak duen garrantziaz ohartarazi zuen. Herritarrak konponbidea bere esku duela, eta etorkizunaren ateak otsaileko azken asteburuan zabalduko zirela esan zuen besteak beste. Osasunaren eta ingurumenaren alde bozkatzeko deia luzatu zuen, bere ustetan, “etorkizuna nolakoa izango den” herri galdeketa horretan ebatziko delako.
Alkateak, Usurbilgo herritarrei, liderrak zirela esan zien, eta zorionik beroenak eman zizkien. Greenpeacek Kopenhageko goi bileran zabaldu zuen pankartan, “Politikoek hitz egiten dute, liderrek ekin ekiten dute” irakur zitekeen, eta alkatearen ustez, usurbildarrek, ekimena hartu diote hondakinen arazoari dagokionean. Bestalde, gogoratu zuen, osasun publikoa eta ingurugiroa babesteko asmoak gidatu duela beti udalaren ekintza. Eta horri jarraiki, udala ez dago “zaborraren erdian eta honen errauspean bizitzeko prest”.
Galdera
Otsailaren 27 eta 28an herritarrei luzatuko zaien galdera, ingurumen gaiekin sentiberatasuna duten herri eragile eta udal politikarien arteko lanketaren ondorioz sortu da eta honakoa da:
HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA
Sortzen ditugun hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea da helburua.
Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?
-
ATEZ ATE
-
ORAIN ARTEKO EDUKIONTZIEN SISTEMA (4 EDUKIONTZI)
-
ORAIN ARTEKO EDUKIONTZIEN SISTEMA + 5. EDUKIONTZIA ORGANIKOARENTZAT
-
ATEZ ATE
-
ORAIN ARTEKO EDUKIONTZIEN SISTEMA (4 EDUKIONTZI)
-
ORAIN ARTEKO EDUKIONTZIEN SISTEMA + 5. EDUKIONTZIA ORGANIKOARENTZAT
-
[lan_es]
<!– @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } –>
La solución en manos de los ciudadanos
El alcalde Xabier Mikel Errekondo, insistió en la importancia de votar en la consulta popular. Recordó que el/la ciudadano/a tiene la solución en sus manos y el último fin de semana de febrero se decidirá la opción del futuro. En ese sentido, animó a los usurbildarras para que depositen su voto en favor de la salud y el medio ambiente.
El alcalde se dirigió a los ciudadanos para darles su más sincera enhorabuena. Calificó a los ciudadanos como líderes por haber tomado la iniciativa para dar con la solución al problema de los residuos. El ayuntamiento, en ese sentido, dijo que todas sus propuestas han estado dirigidas a proteger la salud pública y el medio ambiente. El alcalde, se mostró tajante al afirmar que el ayuntamiento “no está dispuesto a vivir en medio de la basura ni debajo de las cenizas.”
Pregunta
La pregunta que se les hará a los ciudadanos los días 27 y 28 de febrero ha sido consensuada entre los agentes sensibilizados con el medio ambiente y los grupos políticos del ayuntamiento. La pregunta será la siguiente:
HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA
Sortzen ditugun hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea da helburua.
Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?






Idatzi zure iruzkina!