Home » Ekaina, Emaitzak, Ontziak

Ontzietan bataz beste 24,2 kg. biztanleko urtean

2009 ekaina 15 Ez dago iruzkinik

Ontzi arinak astean bitan biltzen dira Usurbilen: astearteetan eta ostiraletan. Herritarrek plastikozko poltsetan bilduta zintzilikatzekoetan ipintzen dituzte, beste mota bateko edukinontzirik erabili gabe. Behin bilduta, San Markoseko Mankomunitateak Urnietan duen sailkapen plantara eramaten da. Planta hau Trienekens enpresak kudeatzen du.

ontziak

Bi tona eta erdi ontzi gehigo bildu da.
Iazko apirilean 8.860 kg bildu ziren aurtengoan 11.441kg bildu diren bitartean, hau da, 2.500 kg. gehiago bildu da atez ateko bilketarekin, ia %29 gehiago. Kontuan hartu behar da, hala ere, atez ateko sistema martxan jarri aurretik zeuden datuak ez zirela aurtengo apirileko datuak bezain zehatzak, batez ere edukiontzien sistemaren bidez biltzen jarraitzen duten herrietako ontziekin maiz gertatzen baita kamioi berak bi herrietako ontziak biltzen dituela, ondoren denak batera Urnietako plantan pisatuz
San Markoseko iazko bataz bestekoa 16 kg ontzi biztanleko eta urteko izan zen. Usurbil oso goitik  doa, aurtengo apirilekoa 24,2 kg ontzi biztanleko  izan baita. Ecoembesen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den ontzien kopurua 29,9 kilo biztanleko eta urteko da.

ontziak2

Ontzien garbitasuna %88,42koa.
Ontzien kudeaketa egiten duen Ecoembes erakundeak maiatzaren hasieran egin zuen Usurbilen bildutako ontzien azterketa.Txostenean jaso du  %88,42ko garbitasuna duela. Garbitasun maila hori esker, ontziengatik ordaintzen duenaz gain, hobari bat emango du ontzien bilketa kalitateagatik.. San Markoseko Mankomunitatearen onztien garbitasuna 2007an %80,5eko zen, datu ona ere badena.

Gainerako %11,58 “ez eskatutako materialtzat” jo du, hau da, inpropiotzat jo du. Hala ere, %11,58 horren zati handi bat birziklatu  egin da, nahiz eta Ecoembesek zati txiki horrengatik dirurik ez ordaindu.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: