Atez Ateko bilketaren Usurbilgo eredua
2009 azaroa 18
Ez dago iruzkinik
Hernanik eta Oiartzunek hasi dituzte, Usurbilek duela urtebete bezala, euren parte hartze prozesuak, eta prozesu horietarako, Usurbilgo ereduan oinarrituriko bideo hau eskaintzen da auzoz auzo egiten ari diren bilkuretan.
Bideoan, edukiontzien bidez egiten den bilketaren kalteak ikusten dira, Usurbilgo herritarren testigantza eta bilketa ereduaren helburuez gainera.
Hemen ez ezik, San Markos Mankomunitateak antolaturik, Reziklarte erakusketaren baitan dagoen etxolatxoan ikus daiteke. Bideoaz gainera, Usurbildik erretiratutako edukiontziekin egindako artelanak ere ikusi ahal dira. Usurbilen, Azaroaren 17tik 22ra Dema Plazan izango dira.







Idatzi zure iruzkina!