Home » Ekaina, Emaitzak

Hondakinen %85 gutxiago bota da zabortegira

2009 ekaina 15 2 Iruzkin

Atez ateko bilketa sistemarekin, Usurbilen, errefusa astean behin soilik biltzen da, igandeetan.

errefusa_eu

Krisiaren eragina.
Urte hasieratik hondakinen kopurua, gutxika bada ere, jeisten hasi da.  Krisiaren eragina nabarmena da, kontsumoak behera egin du eta ondorioz, familiak nahiz merkatariak hondakin gutxiago sortzen ari dira. Urtarrilean %2ko jeitsiera izan da Usurbilen eta otsailean %12koa. Usurbilen bezalatsu, San Markoseko Mankomunitateko gainerako herrietan joera bera nabari da.

-%85 zabortegira.
Usurbilen atez ateko bilketa martxoaren bigarren hamabostaldian hasi da, eta dagoeneko nabarmena da bilketaren arrakasta. Hilaren 16tik 31 bitartean hondakinak sailkatuta, 56.000 kilo zabor gutxiago bota dira zabortegira, oro har, %35 gutxiago. Baina bilketaren arrakastaren neurria ikusteko lehen hilabete osoa izan da apirilekoa, eta emaitzak ezin hobeak izan dira: 2008ko apirilean 173.200 kilo eraman ziren zabortegira, eta 2009ko apirilean, berriz, 25.380 kilo. Hau da, aurtengo apirilean iazkoan baino 148.000 kilo zabor gutxiago bota da zabortegira, %85,35 gutxiago, alegia.

errefusa2

Errefusaren nolakotasuna.
Zabortegira eramandako 25.000 kilo errefusa horiek “garbiak” dira, hau da, ez dute ia materia organikorik beren baitan. Beraz, zabortegira botata ez dute kiratsik eragingo, ez lixibiaturik isuriko, ez dute lur azpiko urik kutsatuko. Berotegi efektua eragiten duen  metano gasik ere ez da sortuko.

Datu ofizialak.
Datu hauek San Markoseko Mankomunitateak 2009ko apirilean zehar tranferentzia estazioan hartutako pisuen emaitza ofizialak dira.Transferentzia estazio hau FCCk kudeatzen du.

2 Iruzkin »

  • Raul (e)k dio:

    Nire galdera zera da:

    Oker ez banago hurrengo urteotan zabortegiak desagertu behar dira… Hori horrela bada, egun zabortegira botatzen diren hondakinak…. nora botako dira?? Zer egingo da horiekin??

  • Bil zizarea (e)k dio:

    Kaixo Raul,

    Kontua da zabortegira zein gai eta zein kopurutan botako den. Erraustegitik ateratako hondakinak ere (oker ez banago sartzen denaren heren bat inguru) zabortogia behar dute, eta ez edonolakoa, errauts hauek toxikoak eta arriskutsuak baitira oso.

    Atez atekoarekin geratzen den erreusa, hondakinen %20tik bera da eta gainera garbia, inertea. Hondakin hauek ez dute erraustegien hondakinek behar duten tratamentu hori behar, eta ezta ere gaur egun San Markoseakoa bezalako zabortegi toxiko, usaintsu eta arriskutsurik. Inerteen zabortegi bat nahikoa litzateke.

    Orain, zabortegiak desagertu egingo direla uste duzula diozu. Ez dakit hori egia den hala ez. Baina badakit zein zabortegi mota ez dudan nahi ez hemen ez inon.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: