Hondakinen %82,33 birziklatzen da Usurbilen
2009ko martxoan, Usurbilen atez ateko bilketa abian jarri zenetik, batezbeste, etxeko hondakinen %82,33 birziklatzen da. Iaz, garai berdinean, %28,43 besterik ez zen birziklatu.
Datuek erakusten dutenez, hiletik hilera egoera oso antzekoa da; hil guztietan birziklatze-tasa %80 baino gehiagokoa izan da. Horrek erakusten du usurbildarrek hasieratik oso ondo ulertu dutela atez atekoaren funtzionemendua eta egoera erabat egonkortuta dagoela.
Igoera handiena izan duen gaia, bistan da, materia organikoarena da. Izan ere, atez atekoa martxan jarri baino lehen, materia organikoa konposta egiteko erabili beharrean, beste gaiekin nahastuta zabortegira bidaltzen zen. Atez atekoarekin, aldiz, guztia birziklatzen da. Kontuan izan behar da, materia organikoa etxeko hondakinen zatirik handiena dela. Bilketa honi esker, errefusa %84 gutxitu da.








Eskaintzen dituzuen datuak interesgarriak iruditzen zaizkit. Hala ere, zuen sistema hobetu egin beharko litzatekeela iruditzen zait, batez ere, zabor organikoak jasotzeko maiztasuna handituz eta herrian kontenedore gutxi batzuk jarriz ezohiko kasutarako.
Gainera, zuen datuak ikusiz azken urtean hondakin guztien batura nabarmen jaitsi dela ikus daiteke. Iaz, guztira 944 tona zabor jaso ziren Usurbilen. Aurten berriz 605 tona. Krisiaz gain, zeintzuk dira jaitsiera horren arrazoiak? Posible al da usurbildar asko beraien zaborrak beste herri batzutara eraman izana?
Idatzi zure iruzkina!