Home » Destakatuak, Resultados, Marzo

Hirugarren bilketa asteari eman zaio hasiera

30 Marzo 2009 Ez dago iruzkinik

Herritarra bilketa sistema ezagutzen doan neurrian hondakin gehiago biltzen ari da egunetik egunera. Ia zortzi tona organiko bildu zen lehen astean eta bigarrengoan bederatzira iritsi gara. Ontzietan bi tonatik ia hiru jasotzera pasa da lehen astetik bigarrenera. Pasatu den bigarren astean lau tona paper jaso ditugu. Bistan da egokiera prozesuan gaudela oraindik, herritarrak ez duela erabat menperatzen sistema, baina, aldi berean, praktika handitzen doan neurrian, jendearentzat errazagoa eta sinpleagoa da hondakinen bilketa Usurbilen, gero eta gehiago biltzen ari baikara. Zorionak eman behar zaizkie usurbildarrei lehengo sistema zaharrarekin botako liratekeen ia 19 tona organiko konpostatzea lortu dutelako. Eta ziur gaude, egunak eta asteak aurrera joan ahala zifra ikusgarri hauek handitu egingo direla. Horretarako herritarrek zalantzak, proposamenak, ideaik, kritikak… badituzte jo dezatela Sutegiko informazio bulegora edo dei dezatela 900-776 776 telefono zenbakira.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: