Home » Emaitzak, Parte-hartzea

Hiriguneetako bilketa

2008 abendua 11 Ez dago iruzkinik

Nola funtzionatzen du?
Edukinontzi guztiak kenduko dira, beira botazeko iglu berdeak izan ezik.
Lehen egiten zen beiraren, papera/kartoiaren eta ontzi arinen gaikako bilketaz gain, orain frakzio organikoa ere bildu egingo da (2001eko urtarrilaren 1az geroztik legez egin beharko litzatekeena).

Egutegia
Asteko egun bakoitzari dagokion frakzioa utzi behar da portal atarian. Hondakinak ateratzeko ordutegia goizeko 6:30etik goizeko 8:30ean ibilbidea hasten duen kamioa pasatu arte.
Taula ikusi
Soilik egun horretan atera behar den materiala bilduko da eta nahastu gabe dagoena.

Nola ateratzen da frakzio bakoitza?

Frakzioa Nola ateratzen den
Organikoa

Identifikatutako 10 litroko pote marroia portal atarian utzi behar da, horretarako jarritako zintzilikagailuetan. Udalak doan banatuko ditu poteak. Pote hauek animaliek ez zabaltzeko moduko euskarri bereziak dituzte.

Papera

Paperezko zorroetan zintzilikagailuetan, edo kartoizko kaxetan edo sokaz lotuta.

Ontzi arinak

Plastikozko zorroetan zintzilikagailuetan.

Erreusa

Plastikozko zorroetan zintzilikagailuetan.

Pixaoihalak

Etiketa identifikagarri batez plastikozko zorroetan zintzilikagailuetan.

Larrialdietarako guneak
Bilketaren ordutegietara egokitzeko zailtasunak dituztenentzat edo ezohiko hondakin kantitateentzako larrialdietarako hiru gune egongo dira: Atallun, Aginagan eta Zubietan. Gune hauetara sartzeko txartel batzuk beharko dira, eta hauen kostua erabiltzaileen gain izango da. Gune horietan etxeko hondakinak soilik jasoko dira.

Garbigunea
Pilak jasotzeko, olioa jasotzeko… San Markoseko Mankomunitateko kamioak jarraituko du. Traste zaharrak jasotzeko ere bai. Hau horrela izango da garbigunea martxan jarri arte.

Zein dira hiriguneetako mugak?
Aurreikusita dago bilketa hau Kaxkoan egingo dela Ibarrola, Enbillene, Troia eta Atxegalderaino. Aginagan, Intxaurretako eremuraino. Txokoalden, auzoan eta San Estebango sarbideko errepideraino. Urdaiagan, errepide bazterreko etxebizitza guztietan Igartzazabal, Berraiartza Barrena eta Berraiartza Bitarteko sarbideak salbu. Santuenean, auzoan SaƱarrienea, Errotaberri eta Urteagan izan ezik..

Noiz hasiko da bilketa?
Alkatearen idatzi batez herritar guztiei jakinaraziko zaie noiz hasiko den bilketa. Eskutitz horretan birziklatze pakete batez (egutegia izango duen imana, berziklatze gida, 10 litroko pote marroiak organikoa jasotzeko…) ordezkatuko den txarteltxo bat itsatsita joango da.
Txarteltxo hauek kalean jarriko diren informazio guneetan edota Sutegiko atez ateko bulegoan aldatu ahal izango dira. Informazio gehiago nahi duenak:

Informazio bulegoa
Sutegi Kultur Etxea
Irazu kalea, 14 20170 Usurbil
atezate@usurbil.net
Doako telefonoa: 900 776 776

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: