Euskal Herriko herri konpostatzaileena
Atez ateko bilketa sistema martxan jarri aurretik Usurbilgo udalak egindako kanpainarekin 400 familia hasi dira autokonpostatzen. Konpostatzeagatik udalak %40ko hobaria ezartzen die familiei zabor tasatik. Herritar bakoitzak sortzen duen organikoa 330 gr. Eguneko dela kalkulatzen da, beraz urtean 120,45 kg.
Konposta dezaketen familien %66 konpostatzen dute.
Gipuzkoako Foru Diputazioak 2005. urtean hasitako autokonpostaje kanpainaren baitan orain arte 67 familia hasi ziren autokonpostatzen Usurbilen. Udala kopuru hori baxua zela eta, kanpaina propioa abiatu zuen atez ateko bilketa sistema ezarri baino lehen, eta bi hilabeteko epean autokonposta zezaketen familia guztiekin banan-bana kontaktuan jarri, informazioa eskaini eta izena eman zuten guztiei doako ikastaroak eta autokonpostagailua eman zien. Familia hauei zabor tasan %40ko hobaria egin zaie. Kanpaina horren emaitza da gaur egun konpostatzaile potentzial diren 600 familiatik 400 familia hasi direla konpostatzen. Arrakastaren tamainaz jabetzeko datu bat: Donostia osoan 501 autokonpostatzaile banatu ditu Diputazioak 4 urteko epean eta San Markoseko Mankomunitatearen eremuan 1.235.
Autokonpostaje komunitarioaren indarra.
Autokonpostajea familia bakoitzak bere etxean egiten duen kontua dela dirudien arren, Usurbilen autokonpostaje komunitarioak ere arrakasta izan du. Lorategi edo belardi komunitario txiki bat duten eraikin bereko familiek, norberak autokonpostagailu bana hartu beharrean, udaleko arduradunekin batera behar duten autokonpostagailu kopurua erabaki dute eta denek euren materia organikoa botatzen dute. Familia guztiek dute %40 hobaria zabor tasan, kalkulatzen baita zabor poltsaren %40 materia organikoz osatua dagoela, eta autokonpostatzearekin %40 horrek tratamendu gasturik eragiten ez badu, udalak autokonpostatzaileari hobari hori ematea erabaki du.
Herritar bakoitzak eguneko 330 gr. organiko eguneko sortzen du.
Kalkulatzen da herritar bakoitzak 330gr.organiko sortzen duela egunero, beraz, iazko apirilean 760 kilo autokonpostatzen baziren Usurbilen, aurtengo apirilean ia 13.000 kilo organiko konpostatu da, gero ongarri gisa lorategi, baratz eta zuhaitzeta erabiltzeko. Zabortegira bota ez diren 13.000 kilo organiko.








Idatzi zure iruzkina!