Home » Nagusia, Apirila, Ekaina, Emaitzak

%80 hesia gainditu da apirilean

2009 ekaina 15 Ez dago iruzkinik

grafikonagusiak3

Martxoaren 16an Usurbilen hasitako atez ateko bilketa selektiboa %76,08ko emaitza ikusgarriarekin hasi bazen ere, apirileko datuek erakusten dute atez ateko bilketa sistemak %80ko hesia gaindi dezakeela, Usurbilen %81,52ra iritsi baita. Iazko apirilean soilik %23,82an zegoen. Euskal Herrian hondakinen kudeaketan inoiz eman den jauzi kualitatibo handienaren erakusle dira datuok.

Organikoa modu selektiboan biltzearen gakoa

Usurbil da sortzen duen organiko guztia atez ate eta autokonpontajearen bitartez birziklatzen duen Euskal Herriko herri bakarra.

Horri esker, hondakinen ia %37 konpost bihurtuko da, ongarri bihurtuko da, zabortegi batera isuri eta lixibiatuak, metanoa, zikinkeria, kiratsa eta abar sortu beharrean.

grafikonagusiak2

Iazko apirileko datuekin alderatuz gero, gainerako hondakin zatien bilketa selektibo maila bikoiztu edota hirkoiztu egiten dira:
-Beira: %7,64tik %14,98ra igoda
-Papera: %9,32tik 15,26ra
-Ontziak %3,90etik %8,31ra

grafikonagusiak1
Zabor poltsa poltsatxo bihurtu da
Usurbilen, nahiz herri guztietan zabor poltsa handiak maiz atera behar ziren edukinontzietara hondakin zatiak nahastu eta zabor asko sortzen zelako.

Atez atekoa erakusten ari da hondakin zati nahasketarik gabe etxean sortzen duguna lehengai asko dela eta zabor gutxi . Usurbilen iazko apirilean zabor poltsa %76,18 zen. Aurtengo apirilean bilketaren %18,48 bilakatu da.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: