Artikuluak Osasuna atalean
Destakatuak, Prentsa, Osasuna »
Prentsa, Osasuna »
Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondok hondakinen atez ateko bilketa nola egin erakusten duen eskuliburua eman dio gaur Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari. Egunkariaren itxieraren 6. urteurreneko Andoaingo kontzentrazioan egin dute topo biek, eta Usurbilgo alkateak laster batean udalerrian abiatuko den atez ateko bilketa zertan datzan eta bilketa sistema horrek bilatzen dituen birziklatze helburuak zeintzuk diren azaltzeko bilera eskatu dio ahaldun nagusiari eta, baita ere, usurbildarren osasuna arriskuan jarriko duen errauste plantaren proiektua birplantea dezan.
Hauteskunde kanpaina amaitzerakoan hitzordua finkatzekotan gelditu dira.
Osasuna »
Gaur hasi da Usurbilgo Aginaga auzoan atez ateko bilketa egiteko materialaren banaketa. Dozenaka aginatar hurbildu da pote marroiak eta atez atekoa egiteko eskuliburuaren bila. Horrekin batera, egutegi-imana eta sukaldeko kartela ere banatu dira bilketa modu egokian eta eraginkorrean egin ahal izateko.
Bertaratu diren auzotarrek adierazi dute errauste plantaren kontra egin behar dela eta “denon artean egiteko modua da atez ateko bilketa”. Sistema zaila dela diotenei bizilagun batek esan du lehen euroarekin ohitu ginen bezala honekin ere ohituko garela.
Banaketa gunean Xabier Mikel Errekondo alkatea, Imanol Azpiroz zinegotzia eta Izaskun Txintxurreta udal Ingurumen teknikaria izan dira.
Destakatuak, Azpiegitura, Osasuna »
Autokonposta, Emaitzak, Osasuna, Urtarrila »
Destakatuak, Azpiegitura, Emaitzak, Osasuna, Parte-hartzea »
Destakatuak, Azpiegitura, Osasuna »
Azpiegitura, Osasuna »
San Markoseko zabortegia urriaren 13an itxi zuten ofizialki agintariek. Hala ere, kamioien joan-etorriek jarraitu egingo dute San Markosen dagoen transferentzia-plantan banatuko baita Gipuzkoako gainerako zabortegietara bideratuko diren hondakinak.
Horrela, hainbeste kexa eta arazoen iturri izan den zabortegia ixteagatik guztiak poztu arren, San Markoseko Mankomunitateko presidente Ricardo Ortegak gogorarazi zuen “hondakinen arazoa oraindik konpondu gabe dagoela”. Bere hitzetan, hiri hondakinen arazoari «errotik» heldu behar zaio eta horretan ari da San Markoseko Mankomunitatea Usurbilgo udalarekin batera.
Hondakinen arazoari irtenbidea emateko gaur egungo bilketa sistema aldatu eta hondakinen %80 birziklatzea lortu behar da. Horrela, ez …
Azpiegitura, Emaitzak, Osasuna, Parte-hartzea »
Hondakinen kudeaketa gero eta zailagoa da, eta zabortegien eredu zaharrak arazoak besterik ez du sortzen: usainak, gaixotasunak, isurketak… Zaborrik sortuko ez duen eta hondakinak ondo kudeatuko dituen sistema behar dugu, eta horretara goaz.
Usurbildarrok mahaigainean jarri dugu arazo horren soluzioa, irizpide nagusi bat lehentsita: usurbildarron osasuna eta ongizatea. Hondakinen atez ateko bilketak zabortegiek eta erraustegiek sortzen duten arazorik larriena ekiditen du: ez dio kalterik egiten jendearen osasunari. Eta, gainera, erosoa eta merkea da.
Usurbilgo udalbatzak apirilean erabaki zuen hondakinak atez ate biltzeko sistema jartzea. Sistema berria da gure inguruan, baina hainbat herrialdetako …



