Artikuluak Nagusia atalean
Nagusia »
Nagusia »
La incineradora de Zabalgarbi (Bilbao) está bajo sospecha por la contaminación del terreno y del agua que abastece Bilbao. Hasta el PP ha pedido el cierre temporal de la incineradora de Zabalgarbi. Podeis consultar la información aquí, aquí, aquí, aquí y aquí. Como veis ha sido EL CORREO quien ha levantado la noticia. Al parecer los problemas vienen de atrás: desde hace tres años los niveles de metales pesados están fuera de control y desde marzo todas las alarmas están encendidas. Se han detectado niveles altos de zinc, arsénico, sodio, …
Nagusia »
Uztailaren 1etik aurrera bi langile izango dira Pikaolako gunean bertaratzen diren herritarren laguntza eskaintzeko. Etxeko tresna handiak bertan uzteko eta inausketak eraman edo hartzeko gunea da Pikaola.
INEMek emandako dirulaguntzekin kontratatu ditu udalak bi langabetuok eta bere zeregina herritarrek eramaten dituzten etxeko tresna handiak, hala nola, altzariak, hozkailuak eta txukun kudeatzea da. Baita egurra eta etxeko obra txikietan sortutako eskonbro apurra. Pikaolako ordutegia goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da eta arratsaldez 16:00etatik 20:30ak arte, astelehenetik larunbatera.
Nagusia, Apirila, Ekaina, Emaitzak »
Martxoaren 16an Usurbilen hasitako atez ateko bilketa selektiboa %76,08ko emaitza ikusgarriarekin hasi bazen ere, apirileko datuek erakusten dute atez ateko bilketa sistemak %80ko hesia gaindi dezakeela, Usurbilen %81,52ra iritsi baita. Iazko apirilean soilik %23,82an zegoen. Euskal Herrian hondakinen kudeaketan inoiz eman den jauzi kualitatibo handienaren erakusle dira datuok.
Nagusia, Prentsa, Apirila, Emaitzak »
Martxoaren 16an hasi ziren Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa selektiboa egiten. Hilabete eskas pasa denean lehenengo emaitzen berri eman dute gaur goizean Donostian, San Markoseko Mankomunitatearen egoitzan.
Hona datuak: %28ko bilketa selektibotik %76,08ra pasa dira Usurbilen. Horrek esan nahi du hirukoiztu egin dela bilketa selektiboa. Errefusa, bestalde, zabortegira botatzen dena, %71,58tik %23,92ra jaitsi da lau asteotan. Ikus taulak beherago.
Nagusia, Prentsa »
Larunbatean ongi-etorri jaia egingo diogu atez atekoari, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bertan izango dira Porrotx eta Mari Motots, batetik, eta Joseba Tapia eta lagunak bestetik guztion gozamenerako. Kalejira-konga ere egingo dugu, kuboaren erritmopean, orain arteko edukiontziei agur esateko erretiroa hartu baino lehen.
Ez dira faltako sagardoa eta txorizoa, ezta aldarrikapena ere, errauste-plantaren aurkako koordinadorakoek sinadurak biltzeko mahaia jarriko baitute lege-proposamena aurkeztu ahal izateko Gasteizen (30.000).
Nagusia »
Etxeko materia organikoa ongarri nola bihurtu izango da hitzaldiaren ardatza
Hizlaria Albert Piqué kataluniarra izango da. Piquék urteak daramatza autokonpostatzearen esparruan lanean eta San Markoseko Mankomunitatearen eskutik dator Euskal Herrira ikastaroak ematera. Bidaia aprobetxatuz, udalak antolatuta, hitzaldia emango du Usurbilen, asteartean, Sutegi Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki aprobetxagarria izan liteke landa eremuan bizi direnentzat eta lorategi edo baratze txikia dutenentzat. Piquék etxean nola autokonpostatu behar den, honen garrantzia, lortutako ongarria zertan erabili, eta zuhaitz, landare eta baratzetan nola eragin azalduko du.
Nagusia »
Bilera erronda amaituta, ekarpenen gaineko gogoeta egingo du udal ordezkaritzak eta konklusioak plenarioan aurkeztu
Gaur Aginagan egingo den bilerarekin eta bihar udal langileekin bigarren bilera egin eta gero, parte hartze prozesuaren bileren erronda amaitu egingo da. Urriaren 20tik hasitako prozesuan jaso diren ekarpen anitzekin atez ateko hondakinen bilketa proposamena fintzen aritu da udal ordezkaritza, auzotar talde desberdinei aurkezten eta horien gainean ekarpen gehiago jasotzen. Bigarren txanda honen ostean, eta 10-15 eguneko epean, plenarioa deituko du herritarrei konklusioak aurkezteko.
Nagusia, Parte-hartzea »
Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekodo Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) egiten ari diren iraunkortasuna GeO2 azokan egon da gaur
Barakaldoko Bilbao Exibition Centren (BEC) egiten ari diren Iraunkortasuna GeO2 azokan Xabier Mikel Errekondo alkateak parte hartu du gaur. Rezikleta kooperatibak gonbidatuta, teknikarientzat antolatutako Iraunkortasunaren tailerrean izan da, eta bertan udal teknikarien aurrean Usurbilen egingo den atez ateko bilketaren berri eman du.
Bilketa honen nondik norakoak azaldu ditu, proiektuaren zergatia, erronkak eta asteotan egiten ari den parte hartze prozesuaren berri ere eman du. Galderen txandan, udal teknikariek zorionak eman dizkiote alkateari eta …
Nagusia, Parte-hartzea »
Kaxkoko eta inguruko auzotarrek bilera dute gaur Sutegin, 18:30ean
Parte hartze prozesuaren bigarren txanda hasi da Sutegin egindako bigarren plenarioaren bidez. Udal ordezkaritzak aurreko txandan aurkeztu zuen proposamenari herritarrek egindako ekarpenak hartu eta proposamen zehatzagoa aurkeztu du plenarioan. Atez ateko bilketa gauez egin beharrean egunez egitea, eta merkatari, tabernari eta industrialdeei bilketa egun gehiago egitea jasotzen du proposamen horrek. Bestetik, landa eremuko auzotarrentzako bilketa gune zehatzak proposatu ditu. Hala ere, aurkeztutakoa proposamen zehatzagoa izan arren, gai batzuen inguruan alternatiba bat baino gehiago dagoenez, proposamen irekia egin dute udal ordezkariek. Esaterako, herriko …



