Artikuluak Nagusia atalean
Nagusia »
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak prentsaurrekoa eman berri du pasa den asteburuan, otsailaren 27 eta 28an, hondakinen kudeaketari buruz egindako herri galdeketako emaitzen balorazioa egiteko.
Ezer baino lehen, alkateak zoriondu egin ditu herritarrak, gauzak ongi egiteko erakutsi duten grinagatik. Emaitza horiekin “Gipuzkoara itxaropena” etorri dela esan du, erdi-bideko sistemak alde batera utzi eta atez atekoaren alde egin dutelako. “Itxaropena dator Gipuzkoara, itxaropena zabortegiak gainditzeko, itxaropena erraustegiarentzat 6 urteko moratoria eskatzeko, itxaropena gauzak ongi egiteko”.
Datozen egunetan Usurbilgo ituna aurkeztuko dutela ere aurreratu du.
Azkenik, galdeketa horrek eztabaida gizarteratzen lagundu egin duela aipatu du …
Nagusia »
Nagusia »
Nagusia »
Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan irakur daitekeenez, 65 isun jarri ditu Donostiako Udalak zaborrak gaizki eta desordutan ateratzeagatik. Alberto Rodriguezek, Hiri Zaintzarako Donostiako zinegotziak adierazi duenez, neurriak estutzeko konpromezua hartu dute azken astetan.
Isunak 100 eta 30.000 euro artekoak izan daitezke, baina une honetan jarri duten altuena 750 eurokoa da.
Orain artean 50 jartzen zituzten urtean.
Nagusia »
Ostiralean Usurbilen egin den prentsaurrekoan Aztiker enpresak Usurbilen atez ate hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruan herritarren asebetetze maila eta iritziak jasotzeko egindako inkestaren datuak aurkeztu ziren.
Datu horietan, honakoa azpimarratu zuen Usurbilgo Alkate den Xabier Mikel Errekondok. Hasteko, biztanleen %76,8a ongi edo oso ongi moldatzen dela sistema berriarekin. Gaizki edo oso gaizki %12a besterik ez da moldatzen.
Nagusia »
Hernanik eta Oiartzunek hasi dituzte, Usurbilek duela urtebete bezala, euren parte hartze prozesuak, eta prozesu horietarako, Usurbilgo ereduan oinarrituriko bideo hau eskaintzen da auzoz auzo egiten ari diren bilkuretan.
Bideoan, edukiontzien bidez egiten den bilketaren kalteak ikusten dira, Usurbilgo herritarren testigantza eta bilketa ereduaren helburuez gainera.
Hemen ez ezik, San Markos Mankomunitateak antolaturik, Reziklarte erakusketaren baitan dagoen etxolatxoan ikus daiteke. Bideoaz gainera, Usurbildik erretiratutako edukiontziekin egindako artelanak ere ikusi ahal dira. Usurbilen, Azaroaren 17tik 22ra Dema Plazan izango dira.
Nagusia, Emaitzak, Iraila »
2009ko martxoan, Usurbilen atez ateko bilketa abian jarri zenetik, batezbeste, etxeko hondakinen %82,33 birziklatzen da. Iaz, garai berdinean, %28,43 besterik ez zen birziklatu.
Datuek erakusten dutenez, hiletik hilera egoera oso antzekoa da; hil guztietan birziklatze-tasa %80 baino gehiagokoa izan da. Horrek erakusten du usurbildarrek hasieratik oso ondo ulertu dutela atez atekoaren funtzionemendua eta egoera erabat egonkortuta dagoela.
Igoera handiena izan duen gaia, bistan da, materia organikoarena da. Izan ere, atez atekoa martxan jarri baino lehen, materia organikoa konposta egiteko erabili beharrean, beste gaiekin nahastuta zabortegira bidaltzen zen. Atez atekoarekin, aldiz, guztia …
Nagusia »
Nagusia »
La incineradora de Zabalgarbi (Bilbao) está bajo sospecha por la contaminación del terreno y del agua que abastece Bilbao. Hasta el PP ha pedido el cierre temporal de la incineradora de Zabalgarbi. Podeis consultar la información aquí, aquí, aquí, aquí y aquí. Como veis ha sido EL CORREO quien ha levantado la noticia. Al parecer los problemas vienen de atrás: desde hace tres años los niveles de metales pesados están fuera de control y desde marzo todas las alarmas están encendidas. Se han detectado niveles altos de zinc, arsénico, sodio, …
Nagusia »
Uztailaren 1etik aurrera bi langile izango dira Pikaolako gunean bertaratzen diren herritarren laguntza eskaintzeko. Etxeko tresna handiak bertan uzteko eta inausketak eraman edo hartzeko gunea da Pikaola.
INEMek emandako dirulaguntzekin kontratatu ditu udalak bi langabetuok eta bere zeregina herritarrek eramaten dituzten etxeko tresna handiak, hala nola, altzariak, hozkailuak eta txukun kudeatzea da. Baita egurra eta etxeko obra txikietan sortutako eskonbro apurra. Pikaolako ordutegia goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da eta arratsaldez 16:00etatik 20:30ak arte, astelehenetik larunbatera.



