Artikuluak Ontziak atalean
Ekaina, Emaitzak, Ontziak »
Ontzi arinak astean bitan biltzen dira Usurbilen: astearteetan eta ostiraletan. Herritarrek plastikozko poltsetan bilduta zintzilikatzekoetan ipintzen dituzte, beste mota bateko edukinontzirik erabili gabe. Behin bilduta, San Markoseko Mankomunitateak Urnietan duen sailkapen plantara eramaten da. Planta hau Trienekens enpresak kudeatzen du.
Bi tona eta erdi ontzi gehigo bildu da.
Iazko apirilean 8.860 kg bildu ziren aurtengoan 11.441kg bildu diren bitartean, hau da, 2.500 kg. gehiago bildu da atez ateko bilketarekin, ia %29 gehiago. Kontuan hartu behar da, hala ere, atez ateko sistema martxan jarri aurretik zeuden datuak ez zirela aurtengo apirileko datuak bezain …



