Home » Archive

Artikuluak Iraila atalean

Nagusia, Emaitzak, Iraila »

[2009 iraila 16 | One Comment | ]
Hondakinen %82,33 birziklatzen da Usurbilen

2009ko martxoan, Usurbilen atez ateko bilketa abian jarri zenetik, batezbeste, etxeko hondakinen %82,33 birziklatzen da. Iaz, garai berdinean, %28,43 besterik ez zen birziklatu.
Datuek erakusten dutenez, hiletik hilera egoera oso antzekoa da; hil guztietan birziklatze-tasa %80 baino gehiagokoa izan da. Horrek erakusten du usurbildarrek hasieratik oso ondo ulertu dutela atez atekoaren funtzionemendua eta egoera erabat egonkortuta dagoela.
Igoera handiena izan duen gaia, bistan da, materia organikoarena da. Izan ere, atez atekoa martxan jarri baino lehen, materia organikoa konposta egiteko erabili beharrean, beste gaiekin nahastuta zabortegira bidaltzen zen. Atez atekoarekin, aldiz, guztia …