Artikuluak Apirila atalean
Nagusia, Apirila, Ekaina, Emaitzak »
Martxoaren 16an Usurbilen hasitako atez ateko bilketa selektiboa %76,08ko emaitza ikusgarriarekin hasi bazen ere, apirileko datuek erakusten dute atez ateko bilketa sistemak %80ko hesia gaindi dezakeela, Usurbilen %81,52ra iritsi baita. Iazko apirilean soilik %23,82an zegoen. Euskal Herrian hondakinen kudeaketan inoiz eman den jauzi kualitatibo handienaren erakusle dira datuok.
Nagusia, Prentsa, Apirila, Emaitzak »
Martxoaren 16an hasi ziren Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa selektiboa egiten. Hilabete eskas pasa denean lehenengo emaitzen berri eman dute gaur goizean Donostian, San Markoseko Mankomunitatearen egoitzan.
Hona datuak: %28ko bilketa selektibotik %76,08ra pasa dira Usurbilen. Horrek esan nahi du hirukoiztu egin dela bilketa selektiboa. Errefusa, bestalde, zabortegira botatzen dena, %71,58tik %23,92ra jaitsi da lau asteotan. Ikus taulak beherago.



