Artikuluak Azpiegitura atalean
Azpiegitura, Emaitzak, Osasuna, Parte-hartzea »
Hondakinen kudeaketa gero eta zailagoa da, eta zabortegien eredu zaharrak arazoak besterik ez du sortzen: usainak, gaixotasunak, isurketak… Zaborrik sortuko ez duen eta hondakinak ondo kudeatuko dituen sistema behar dugu, eta horretara goaz.
Usurbildarrok mahaigainean jarri dugu arazo horren soluzioa, irizpide nagusi bat lehentsita: usurbildarron osasuna eta ongizatea. Hondakinen atez ateko bilketak zabortegiek eta erraustegiek sortzen duten arazorik larriena ekiditen du: ez dio kalterik egiten jendearen osasunari. Eta, gainera, erosoa eta merkea da.
Usurbilgo udalbatzak apirilean erabaki zuen hondakinak atez ate biltzeko sistema jartzea. Sistema berria da gure inguruan, baina hainbat herrialdetako …



