Home » Nagusia, Parte-hartzea

Bilketa egunez egitea proposatu du udal ordezkaritzak

2008 azaroa 4 Ez dago iruzkinik

Kaxkoko eta inguruko auzotarrek bilera dute gaur Sutegin, 18:30ean
Parte hartze prozesuaren bigarren txanda hasi da Sutegin egindako bigarren plenarioaren bidez. Udal ordezkaritzak aurreko txandan aurkeztu zuen proposamenari herritarrek egindako ekarpenak hartu eta proposamen zehatzagoa aurkeztu du plenarioan. Atez ateko bilketa gauez egin beharrean egunez egitea, eta merkatari, tabernari eta industrialdeei bilketa egun gehiago egitea jasotzen du proposamen horrek. Bestetik, landa eremuko auzotarrentzako bilketa gune zehatzak proposatu ditu. Hala ere, aurkeztutakoa proposamen zehatzagoa izan arren, gai batzuen inguruan alternatiba bat baino gehiago dagoenez, proposamen irekia egin dute udal ordezkariek. Esaterako, herriko zakarrotzi guztiak kendu edota organikoa, papera, ontziak eta erreusa jasoko dituzten zakarrontziak ipini. Udal ordezkaritzak proposamen irekia egin du eta gaurtik aurrera, astelehenera arte auzoz auzo eta sektorez sektore egingo diren bileretan erabakiko da horrelako gaien inguruan.

Kaxkoko bilera gaur Sutegin, 18:30ean

Gaur kaxkoko eta inguruko auzotarrek izango dute bilera, eta bihar landa eremuko auzotarrena. Bigarren bilera txanda hau, datorren astelehenean amaituko da Aginagan egingo den bilerarekin.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: