Beira bilketan beheranzko joera erabat irauli du atez atekoak
Beira da atez ate biltzen ez den zati bakarra. Lehen bezala, gaur egun kaleko iglu berdeetara botatzen da beira eta hortik Vidrala enpresak Laudion duen lantegira eramaten da sailkatzeko eta birziklatzeko.
20.500 kilo beira hilabete bakar batean
Urte hasierako datua iazko hasierakoa baino dezente baxuagoa izan da Usurbilen. Iazko urtarrilean, -abenduarekin batera beira gehien sortzen den hilabetea- 31 tona beira jaso ziren eta aurtengo urtarrilean 22 tona soilik. Aurtengo otsailean ere behetik zihoan datua, baina atez ateko martxan jarri bezain agudo joera aldatu eta apirilean hiru tona pasatxo gehiago jaso da. Hau da, urte hasieran -%29 bildu bada, apirilean %18,41 gehiago bildu da.
Beira atez ate ez bildu arren, sistema honek zuzenki eragiten dio beiraren bilketari, beira beste hondakinekin nahastea zailagoa baita.
Iglu gehiago jarri dira kaleetan
Herritarrek eta tabernariek hala eskatuta, bederatzi iglu gehiago jarri dira kaleetan, eta tabernariek botilak modu errazagoan botatzeko bacry sistemako bi iglu berezi daude Usurbilen.
Ecovidrioren datu ofizialak
Hemen erabilitako datuak Ecovidrio eta San Markoseko Mankomuniatearenak dira, beira kudeazteko erakunde ofizialena.








Idatzi zure iruzkina!