Asteazkenetik bi langile Pikaolako gunea kudeatzeko
2009 ekaina 30
Ez dago iruzkinik
Uztailaren 1etik aurrera bi langile izango dira Pikaolako gunean bertaratzen diren herritarren laguntza eskaintzeko. Etxeko tresna handiak bertan uzteko eta inausketak eraman edo hartzeko gunea da Pikaola.
INEMek emandako dirulaguntzekin kontratatu ditu udalak bi langabetuok eta bere zeregina herritarrek eramaten dituzten etxeko tresna handiak, hala nola, altzariak, hozkailuak eta txukun kudeatzea da. Baita egurra eta etxeko obra txikietan sortutako eskonbro apurra. Pikaolako ordutegia goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30ak arte izango da eta arratsaldez 16:00etatik 20:30ak arte, astelehenetik larunbatera.






Idatzi zure iruzkina!