Aginagan egingo da gaur auzoetako azken bilera
10 Noviembre 2008
Ez dago iruzkinik
Bilera erronda amaituta, ekarpenen gaineko gogoeta egingo du udal ordezkaritzak eta konklusioak plenarioan aurkeztu
Gaur Aginagan egingo den bilerarekin eta bihar udal langileekin bigarren bilera egin eta gero, parte hartze prozesuaren bileren erronda amaitu egingo da. Urriaren 20tik hasitako prozesuan jaso diren ekarpen anitzekin atez ateko hondakinen bilketa proposamena fintzen aritu da udal ordezkaritza, auzotar talde desberdinei aurkezten eta horien gainean ekarpen gehiago jasotzen. Bigarren txanda honen ostean, eta 10-15 eguneko epean, plenarioa deituko du herritarrei konklusioak aurkezteko.






Idatzi zure iruzkina!