Home » Ekaina, Emaitzak, Papera eta kartoia

20 tona paper hilean

2009 ekaina 15 Ez dago iruzkinik

Papera astean behin biltzen da: asteazkenetan. Herritarrek paperezko poltsatan edo sokaz lotutako fardeletan ateratzen dute papera zintzilikatzekoetan ipintzeko. Kartoizko kaxatan ere atera daiteke. Bildutako guztia papera errekuperatzen duen Vanpac enpresak Oiartzunen dituen instalakuntzetara eramaten da, bertan sailkatzeko.

papera

Oso kalitate oneko papera
SanĀ  Markoseko Mankomunitateko hiri eta herri guztiek, 2009ko lehen hiruhilekoaren hilen batean, papera eta kartoiaren bilketan jaitsierak izan dituzte kontsumoak behera egin duelako krisiaren ondorioz. Dendak ere kartoi gutxiago sortzen ari dira. Hala ere, Usurbilen 2009ko apirilean iazkoaren pare bildu da, 21.000 kg inguru.

papera2

Papera errekuperatzen duen Vanpaceko arduradunek jakinarazi dute Usurbilen bildutako paperak izugarrizko kalitatea duela. Kalitate hau biltzaileek egindako lanari esker da, hainbat herritarrek papera plastikozko poltsetan atera arren, hauek plastikoa paperatik bereizten baitute. Kalitate honi esker bildutakoan ez da ia errefeusarik, beraz, ia guztia birziklatzera eramaten da.

Idatzi zure iruzkina!

Utzi zure iruzkina behean edo trackback a egin zure webgunetik. Nahi izanez gero harpidetu iruzkin hauetara RSS bidez.


Segurtasun kodea: Bete beheran azaltzen den zenbakia; makina edota robot bat ez zarela ziurtzeko.
Código de seguridad: Para asegurarnos de que no eres una máquina, completa la casilla con el número mostrado.

Etiketa hauek erabil ditzakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Weblog honek Gavatar onartzeko moldatua dago. Zure avatarra lortzeko, eman izena Gravataren.

Security Code: