Excelente video en el que muestran las implicaciones sociales, ecológicas y políticas del mundo en el que vivimos.
Irakurri osorik »
Urtarrilaren 20an eskainitako prentsaurrekoan, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketaren data jakinarazi du. Otsailaren 27 eta 28an burutuko da eta jendearen parte hartzea ahalik eta handiena izan dadin bitarteko guztiak jarriko dira. Hala nola, auzo guztietan mahaiak (guztira 6) eta aurrez bozka emateko aukera eskainiko dira, baldintza batzuen barruan.
1709 helegite jarri dizkiote Zubietan egitekoak diren erraustegiari hondakinak erretzearen aurka dauden ekimen eta talde ekologistek.
Pasa den larunbatean Donostiako manifestazioaren oihartzuna prentsa eta telebistan.
Imanol Azpirozek Berria eta Gara egunkarietan argitaraturiko iritzi artikulua.
Atez ateko bilketa sistemarekin, Usurbilen, errefusa astean behin soilik biltzen da, igandeetan.
Krisiaren eragina.
Urte hasieratik hondakinen kopurua, gutxika bada ere, jeisten hasi da. Krisiaren eragina nabarmena da, kontsumoak behera egin du eta ondorioz, familiak nahiz merkatariak hondakin gutxiago sortzen ari dira. Urtarrilean %2ko jeitsiera izan da Usurbilen eta otsailean %12koa. Usurbilen bezalatsu, San Markoseko Mankomunitateko gainerako herrietan joera bera nabari da.
-%85 zabortegira.
Usurbilen atez ateko bilketa martxoaren bigarren hamabostaldian hasi da, eta dagoeneko nabarmena da bilketaren arrakasta. Hilaren 16tik 31 bitartean hondakinak sailkatuta, 56.000 kilo zabor gutxiago bota dira zabortegira, oro …
Papera astean behin biltzen da: asteazkenetan. Herritarrek paperezko poltsatan edo sokaz lotutako fardeletan ateratzen dute papera zintzilikatzekoetan ipintzeko. Kartoizko kaxatan ere atera daiteke. Bildutako guztia papera errekuperatzen duen Vanpac enpresak Oiartzunen dituen instalakuntzetara eramaten da, bertan sailkatzeko.
Oso kalitate oneko papera
San Markoseko Mankomunitateko hiri eta herri guztiek, 2009ko lehen hiruhilekoaren hilen batean, papera eta kartoiaren bilketan jaitsierak izan dituzte kontsumoak behera egin duelako krisiaren ondorioz. Dendak ere kartoi gutxiago sortzen ari dira. Hala ere, Usurbilen 2009ko apirilean iazkoaren pare bildu da, 21.000 kg inguru.
Papera errekuperatzen duen Vanpaceko arduradunek jakinarazi dute …
Beira da atez ate biltzen ez den zati bakarra. Lehen bezala, gaur egun kaleko iglu berdeetara botatzen da beira eta hortik Vidrala enpresak Laudion duen lantegira eramaten da sailkatzeko eta birziklatzeko.
20.500 kilo beira hilabete bakar batean
Urte hasierako datua iazko hasierakoa baino dezente baxuagoa izan da Usurbilen. Iazko urtarrilean, -abenduarekin batera beira gehien sortzen den hilabetea- 31 tona beira jaso ziren eta aurtengo urtarrilean 22 tona soilik. Aurtengo otsailean ere behetik zihoan datua, baina atez ateko martxan jarri bezain agudo joera aldatu eta apirilean hiru tona pasatxo gehiago jaso da. Hau …
Ontzi arinak astean bitan biltzen dira Usurbilen: astearteetan eta ostiraletan. Herritarrek plastikozko poltsetan bilduta zintzilikatzekoetan ipintzen dituzte, beste mota bateko edukinontzirik erabili gabe. Behin bilduta, San Markoseko Mankomunitateak Urnietan duen sailkapen plantara eramaten da. Planta hau Trienekens enpresak kudeatzen du.
Bi tona eta erdi ontzi gehigo bildu da.
Iazko apirilean 8.860 kg bildu ziren aurtengoan 11.441kg bildu diren bitartean, hau da, 2.500 kg. gehiago bildu da atez ateko bilketarekin, ia %29 gehiago. Kontuan hartu behar da, hala ere, atez ateko sistema martxan jarri aurretik zeuden datuak ez zirela aurtengo apirileko datuak bezain …
Atez ateko bilketa sistema martxan jarri aurretik Usurbilgo udalak egindako kanpainarekin 400 familia hasi dira autokonpostatzen. Konpostatzeagatik udalak %40ko hobaria ezartzen die familiei zabor tasatik. Herritar bakoitzak sortzen duen organikoa 330 gr. Eguneko dela kalkulatzen da, beraz urtean 120,45 kg.
Konposta dezaketen familien %66 konpostatzen dute.
Gipuzkoako Foru Diputazioak 2005. urtean hasitako autokonpostaje kanpainaren baitan orain arte 67 familia hasi ziren autokonpostatzen Usurbilen. Udala kopuru hori baxua zela eta, kanpaina propioa abiatu zuen atez ateko bilketa sistema ezarri baino lehen, eta bi hilabeteko epean autokonposta zezaketen familia guztiekin banan-bana kontaktuan jarri, informazioa …